Zinebi 54k Caostica alkarteak antolatutako 'Ikus-entzunezko Bizarrismo Garaikideak' zikloa zarratuko dau

Bizkaie! 2012-11-22 10:18   Barriak

Zikloa gaur, eguena, hilak 22, arratsaldeko 20:00etan, amaituko da, Golem-Alhondiga zinema-aretoetan (5. aretoan) plastilinaz egindako animazinoan aditua dan Sam Ortí, SAM, egileari eskainiko jakon omenaldiagaz. Bere lanetan plastilinea erabilten dauen animazinogileak umore berezia eta aztoratzailea daben filmak egiten ditu.

Caóstica Alkartearen 10. urteurrenagaz bat etorriz, Zinebik, alkarteak berak ikus-entzunezko bizarrismoa izentetan dauenari buruzko zikloa programau dau artista hasibarriak laguntzeko eta sustatzeko. Zikloaren beste helburu batzuk, baliabideak Do it yourself formatuan sozializetea eta mobimentuan dagozan irudien munduan arraroa, arrotza eta ausarta danaren aldeko joerea azaltzea dira. Zikloa gaur, eguena, hilak 22, arratsaldeko 20:00etan, amaituko da, Bilboko Golem-Alhondiga zinema-aretoetan (5. aretoan) plastilinaz egindako animazinoan aditua dan Sam Ortí, SAM, egileari eskainiko jakon omenaldiagaz. Bere lanetan plastilinea erabilten dauen animazinogileak umore berezia eta aztoratzailea daben filmak egiten ditu.

Conflictivos Productions produkzino etxearen sortzailea dan SAM zinemagileak, hasiera apaletatik gaur egungo Factoria Aardman izenekoraino, bere ukitua itxi dau egile independente legez egin dituen film laburretan, Encarna (2003), Hermético (2004), El ataque de los kriters asesinos (2007), The Werepig (2008) eta Vicenta (2010), besteak beste. SAM Bilboko ikus-entzuleakaz batuko da, bere helburu artistikoei, lan garrantzitsuenei eta etorkizuneko proiektuei buruz berba egiteko.

Ikus-entzunezko Bizarrismo Garaikideak zikloa joan dan zapatuan hasi zan. Programazino horretara, artista gazteen jatorrizko kontakizunei eskainitako saioa eta film luzeak egiteko saltoa emotea lortu daben Carlos Theron, Koldo Serra edo Vicente Villanueva lako zenbait zinemagileren erakusketa batu da. Danak Bilbora etorri dira, euren esperientzia eta sorkuntzea ikus-entzuleakaz konpartiduteko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu