John Talabot, urteko azkenengo Art After Dark egitarauko protagonistea

Bizkaie! 2011-12-20 17:39   Musikea

Sound Djak, Luiminilik eta John Talabotek itxiko dabe 2011ko Art After Dark musika egitaraia Bilboko Guggenheim Museoan, barikuan, hilaren 23an. Kontzertuak 22:00etan hasi eta 01:00etan amaituko dira; entzuleek, musikaz gozeteaz gan, erakusketak ikusteko aukerea be izango dabe.

Sound Djak, Luiminilik eta John Talabotek itxiko dabe 2011ko Art After Dark musika egitaraia Bilboko Guggenheim Museoan, barikuan, hilaren 23an. Kontzertuak 22:00etan hasi eta 01:00etan amaituko dira; entzuleek, musikaz gozeteaz gan, erakusketak ikusteko aukerea be izango dabe.

Sound DJ-ak hasiko dau bariku saioa. Bilboko underground giro elektronikoaren aitzindaria da, eta Europako club ezagunetan emonaldiak eskaini ditu azken hamarkada bietan. NoData taldea sortu eban, eta 2005etik Bilboko Fever aretoko zuzendari da.

Ostean, Luiminilik ipiniko dau musikea, 23:00etatik aurrera. Indie giroko musikari ezaguna da, eta jantzan eginarazoko deusku bere pop, indie, rock, punk eta technopop doinuekaz. L Kan eta Ochoymedio clubak sortu zituan, eta orain hamar bat urte Ocho aretoan DJ hasi zan.

Bartzelonatik datorren John Talabot izango da barikuko protagonista nagusia, Art After Dark saioan. 2009an Pitchfork aldizkariak Sunshine abestia urteko 100 kanta onenen artean sartu eban; ordutik, Talabotek arrakasta itzela izan dau. Soinu ikonoklastea egiten dau, eta Moodymann, J Dilla, Chicagoko house musikea, disko musika eta northern soul doinuak ditu inspirazino-iturri. Families lana aurkeztuko dau Bilbon. Azkenengo urteetan artista eta talde ezagunak nahastau ditu, esaterako, The XX, Delorean, Shit Robot eta We Are Standard.

Aurrekoetan lez, Guggenheimek Bilboko Fever clubagaz batera antolatu dau Art After Dark saioa. Musika emonaldiekaz batera, entzuleek ondoko erakusketak ikusiko ditue: Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak II, Brancusi—Serra eta Pintura abstraktua, 1949—1969: Guggenheim Bildumen aukeraketak. Horrezaz aparte, sarreraren truke Fever cluberako txartel bat jasoko dabe doban, gau horretan bertan 00:00tik aurrera erabilteko

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu