Erramun Martikorenak 'Gure lurretik' disko barria kaleratu dau

Bizkaie! 2011-10-20 18:19   Musikea

Gure lurretik disko barria argitaratu dau Erramun Martikorenak, Elkar diskoetxearen eskutik. 2001. urtean kaleratu eban Kantuz sortu naiz diskoari jarraipena emon deutso lan barriak. Maitasuna, herrimina, Ameriketako euskal exodoa (Martikorenaren ama, Anna, Kaliforniako Stockton herrian jaio zan) gaiak landu ditu, besteak beste, Baigorriko kantariak.

Gure lurretik disko barria argitaratu dau Erramun Martikorenak (Baigorri, 1943), Elkar diskoetxearen eskutik. 2001. urtean kaleratu eban Kantuz sortu naiz diskoari jarraipena emon deutso lan barriak. Maitasuna, herrimina, Ameriketako euskal exodoa (Martikorenaren ama, Anna, Kaliforniako Stockton herrian jaio zan) gaiak landu ditu, besteak beste, Baigorriko kantariak.

Diskoetxeko iturriek adierazo dabenez, modu batean ala bestean, diskoz disko, bere historia, bere ingurua, bere sentimenduak kontetan ahalegindu izan da beti Erramun. Proiektu honetan bere inguruko hainbat kantariren laguntzea izan dau: Kantiruki taldea, Angeles arrebea, Baigorriko mahastizainak, Isabelle Jaury, Jean Mixel Bedaxagar, Mixel Ducau, Xabi San Sebastian, Pello Ramirez eta Mikel Markez.

Lehenengo diskoa 1978an atara eban, Baigorriko artzain laboraria, eta ostean etorri ziran, berbarako, Otsobi (1990), Primaderan (1992), Aire xaharretan (1995) eta Elorrietan loreak (2000). Ipar Euskal Herriko bertsolarien bertsoak eta herri kantak abestu izan ditu, sarritan a cappella ganera. Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean kantearen moldaketea sano ezaguna egin da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu