Ze Esatek! taldea disko barria atontzen dabil estudioan

Bizkaie! 2011-10-18 18:53   Musikea

Ze Esatek! talde gipuzkoarrak laster atarako dau disko barria Elkar diskoetxeagaz. Egunotan Usurbileko Hi-Gain estudioan dabilz beharrean. Daborduko badakigu zein izango dan lanaren izenburua: Rock & Ron. Ska, reggaea, funkya, rocka... eta beste makina bat estilo lantzen ditue

Ze Esatek! talde gipuzkoarrak laster atarako dau disko barria Elkar diskoetxeagaz. Egunotan Usurbileko Hi-Gain estudioan dabilz beharrean. Daborduko badakigu zein izango dan lanaren izenburua: Rock & Ron.

Elkar diskoetxeko iturriek adierazo dabenez, Karibeko ronaren antzera, energiaz beteriko matxinada erritmotsuaren destilazino gozoa da. Azpeitiko Kilometroak 2011 jaian egin eben azkenengo agerraldia, eta milaka gazte batu zituen. Giro ederra izan zan, jantza eta kanta alaiak nagusi.

Trikizio, The Txortains, Skunk eta Harlax taldeetan ibilitako musikariek sortu eben Ze Esatek!, 2008an. Danetara, hamar taldekide dira: Mitxus (ahotsa), Jabi (ahotsa), Unai (bateria), Unai (baxua eta ahotsak), Vierbu (gitarrea eta ahotsak), Julen (gitarrea eta ahotsak), Antton (tronpetea), Alex (saxoa) eta Manex (tronboia). Ska, reggaea, funkya, rocka... eta beste makina bat estilo lantzen ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu