Zortzi banda hautatu ditue VI. Haizetara jaialdirako

Bizkaie! 2011-05-11 12:59   Musikea

Zornotzan seigarren urtez ospatzen dan lehiaketea bagilaren 24an, 25ean eta 26an izango da, eta musika estilo desbardinak jorratzen dituen zortzi bandak hartuko dabe parte. Danetara, 8 herritako 30 bandak emon eben izena.

Honezkero hautatuta dagoz Kaleko Musikaren eta Fanfarreen Haizetara jaialdiaren aurtengo edizinoan parte hartuko daben 8 bandak.

Zornotzan seigarren urtez ospatzen dan lehiaketea bagilaren 24an, 25ean eta 26an izango da, eta musika estilo desbardinak jorratzen dituen zortzi bandak hartuko dabe parte. Danetara, 8 herritako 30 bandak emon eben izena.

Jatorriak eta estiloak desbardinak izatea, batetik, eta kalidadea, ibilbidea eta curriculumak, bestetik, erabili ditue antolatzaileek hautaketarako erispide moduan. Honakoak dira aukeratutako bandak:

- PINK PUFFERS BRASS BAND, Erroma (Italia).
- THE HOT WOK, Gasteiz (Euskadi).
- A MAGNIFIQUE BANDE DOS HOMES SEN MEDO, Compostelako Santiago (Galizia).
- FUNKY STYLE BRASS, Toulouse (Frantzia).
- ZASTAVA ORKESTAR, Gavorrano (Italia).
- VODKU BAND, Budapest (Hungaria).
- BEAT ´N BLOW, Berlin (Alemania).
- COTTAS CLUB BRASS BAND, Bombarral (Portugal).

Informazino gehiago: http://www.haizetara.com/2011/

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu