Itziarren semeak-en 'Lehen lerroan' diskoa, Bobby Sandsen heriotzearen urteurrenean

Bizkaie! 2011-05-05 15:10   Musikea

Itziarren semeak taldeak Lehen lerroan (MusikHerria) diskoa aurkeztu dabe maiatzaren 5ean, hain zuzen be, egun horretan 30 urte beteko dira IRAko militante Bobby Sands gose greba luze baten ostean hil zanetik. Hamalau kanta batu ditu Mungiako seikoteak; maitasun eta burruka abestiak, skapunk doinuz.

Itziarren semeak taldeak Lehen lerroan (MusikHerria)diskoa aurkeztu dabe maiatzaren 5ean, hain zuzen be, egun horretan 30 urte beteko dira IRAko militante Bobby Sands gose greba luze baten ostean hil zanetik. Hamalau kanta batu ditu Mungiako seikoteak; maitasun eta burruka abestiak, skapunk doinuz.

Taldekideek azaldu dabenez, Demokrazia bako herrietan askatasunaren alde dana emon dabenen omenez egindako abestiak dira. Lucio Urtubia, Laboa eta Oteiza dira seikotearen heroi-antiheroiak.

Maiatzaren 5a egun berezia da Itziarren semeak taldekoentzat, izan be, IRAko Bobby Sands 66 eguneko gose grebaren ondorioz hil zan, preso errepublikarren eskubideak errespetetea eskatuz. Sandsen ostean, beste bederatzi preso hil ziran. Horreentzat guztientzat, baita bizitza guztian burrukan jardundako Che Guevara, Nelson Mandela eta beren moduko iraultzaileen omenez be egin doguz kantuak, euskal militanteak ahaztu barik, azaldu dabe.

Andoaingo Garate Studios-en grabau dabe Lehen lerroan Kaki Arkarazo teknikari dabela, aurtengo martia eta apirila artean.

2006an batu zan taldea, eta lehenengo kontzertua 2007ko apirilean emon eben. Hasierako taldekideek (Ibon, Manex, Jebi, Asier eta Irkus) jarraitzen dabe, baina orain hiru urte Santutxuko Unai batu jaken. 2008ko bagilean lehenengo diskoa grabau eben Ondarroako Santos Records-en.

Asteburu honetan Lehen lerroan diskoko kantak zuzenean entzuteko aukera ederra eukiko dogu: barikuan, Berriatuan, 00:30ean; eta, zapatuan, 19:00etan, Bilboko Errekaldeko auzoko Kukutza gaztetxean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu