Sareko lana ardatz Lekeitioko Itsas-Arrantza Ondarearen Jardueren hirugarren ekitaldian

Bizkaie! 2010-06-16 14:25   jardunaldiak

Aurtengo jardunaldiek aparteko garrantzia emongo deutsie itsasoagaz zerikusia daben eragile desbardinen artean sarean egindako lanaren etekinei, baita, lankidetza honen bitartez itsas ondarearen inguruko proiektuen garapenari be. Dobakoak diran jardunaldiak, bagilaren 17an izango dira Lekeitioko Kultur Etxean eta Jon Arrate, Basquetour-eko Lehiakortasun Teknikariak moderauko ditu.

Lekeitioko Udalak aurrera jarraitzen dau Herriko itsas eta kultura ondarea berreskuratzeko erronkeagaz. Hori dala eta, ‘Lekeitio bideratzen dauen itsasargi, ondarea’ izenburupean hirugarren urtez antolatu ditu Itsas-Arrantza Ondarearen Jardunaldiak. ‘Lekeitio, Itsas Ondarearen Interpretazino Zentroa’ proiektuaren ardatza dan ondarearen aberastasunari eustea eta zabaltzea dau helburu eta, beraz, inbertsino jarduera garrantzitsuak aurreikusten ditu aitatu ondarea berreskuratu eta jagokon balioa emoteko.

Aurtengo jardunaldiek aparteko garrantzia emongo deutsie itsasoagaz zerikusia daben eragile desbardinen artean sarean egindako lanaren etekinei, baita, lankidetza honen bitartez itsas ondarearen inguruko proiektuen garapenari be.

Euskal Kostaldearen esparruan, funtsezko osogarria da Lekeitioko ondarea. 2009ko Santa Elena baseleiza eta Sosoaga Jauregiko dolarearen konponketa lanei, urte honetako martian egindako Santa Katalina Itsasargiaren inaugurazinoa gehitu behar jako, izan be, horixe da Euskadin bisita daitekeen lehenengo itsasargia eta Interpretazino Zentroaren erakarpen handienetakoa.


Beste urte batez, honako honeek dira jardunaldiaren helburuak:

• Euskal kostako turismo panoraman Lekeitio erreferentziazko herritzat kokatzea.
• Lekeitio bisitetako helburu barriak sortzea.
• Produktuen garapenerako baliogarriak izango diran erreferentziazko esperientziak ezagutzea.
• Itsas alorra turismo izaerako proiektuetan sartzea.
• Ekonomia jarduereagaz batera, ondarea eta memoria historikoa berreskuratzean turismoak daukan garrantziaz herritarrak jaubearazotea.


Honako honeei zuzendurik dago jardunaldia:

• Euskadiko kultura ondareari jagokon turismo baloreak bultzatzeaz zerikusia daben politika arduradun eta teknikariak.
• Kultur alkarte, Arrantzaleen Kofradia eta herriko zein eskualdeko beste erakundeei.
• Esperientziak eta herriaren etorkizunerako erronkea ezagutzeko interesa daben enpresa, eta turismo alorragaz zerikusia daben denda, taberna, jatetxe eta enparauen jabe eta arduradunei.


Honako hau izango da Jardunaldiaren egitaraua:

10:00etan: Jardunaldien inaugurazinoa.
10:30etan: Itsasoko Sarea. Hizlaria: Soko Romano, Airu-ren Zuzendaria eta Donostiako Untzi Museoko Zuzendari laguntzailea.
11:00 etan: Atsedena eta kafea.
11:30etan: DORNA proiektua. Itsas-Arrantza Ondarearen kudeaketa eta suspertze esperientziak. Hizlariak: Víctor Fernández, Galega pola Cultura Marítima e Fluvial Federazinoko Presidentea; Eider Calderón, Oarsoaldeko Turismo Arduraduna; Xabier Agote, Albaloa Alkarteko Presidentea.
12:30etan: Costa Vasca Plan Nagusia. Hizlaria: Raúl Pérez Iratxeta, Costa Vasca Plan Nagusiaren Teknikaria.
13:00etan: Galderen txanda.
13:30etan: Jardunaldien amaierea.

Dobakoak diran jardunaldiak, bagilaren 17an izango dira Lekeitioko Kultur Etxean eta Jon Arrate, Basquetour-eko Lehiakortasun Teknikariak moderauko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu