Jantzea eta argazkigintzea izango dira ikusgai Bilbon 'Show Gela' programearen saio barrian

Bizkaie! 2010-05-05 11:03   jardunaldiak

Egitarau honen bitartez, ikusleek aukerea dabe artearen hainbat arlotako sorkuntza prozesura hurreratzeko. Programea hilebete bakotxeko lehen eguenetan izaten da, gaueko 20:00etatik 23:00etara. Eguen honetako saioan, 15 eta 20 urte bitarteko bost artista gazteren lanak ezagutzeko aukerea izango da.

Bilboko Udalak antolaturiko 'Show Gela' programearen saio barri bat izango da eguen honetan eta, 'Artista berriak sortzaile gazteak' izenburupean, hip hop, jantza eta argazkigintza lantzen daben bost artista gaztek parte hartuko dabe.

Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan BilbaoEszena Baliabide Eszenikoen Zentroan izaten dira 'Show Gela' programako saioak. Egitarau honen bitartez, ikusleek aukerea dabe artearen hainbat arlotako sorkuntza prozesura hurreratzeko. Programea hilebete bakotxeko lehen eguenetan izaten da, gaueko 20:00etatik 23:00etara.

Eguen honetako saioan, 15 eta 20 urte bitarteko bost artista gazteren lanak ezagutzeko aukerea izango da. 'Show Gela' bakotxak euren lana erakusten daben konbidauak izaten ditu eta, gehienetan, ohiko erakusketa zirkuituetan erraz topetan ez diran abangoardiako proposamen esperimentalak izaten dira.

Oraingoan, Markel Picadok (17 urte), Byron Nuñezek (15 urte) eta Omar Gonzalezek (18 urte) osotzen daben 'Raptores del ritmo' hip hop taldearen emonaldia izango da. Lorea Burge (17 urte) jantzari gazteak be eskainiko dau ekitaldia eta argazkigintzea Aitor Berasaluzeren (20 urte) esku egongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu