38 egun luzeren ondoren, amaitu da 'Dragoi Ehiztaria' film luzearen filmaketea

Bizkaie! 2009-12-29 13:11   Barriak

Filmaren errodajea 2009ko urriaren 19an hasi zan eta oraintsu amaitu ditue lanak. Patxi Barcoren bigarren film luzea da. Orain arte euskeraz filmau dan produkzinorik karuena da, bi miloe eta erdiko aurekontuagaz.

Filmaren errodajea 2009ko urriaren 19an hasi zan eta oraintsu amaitu ditue lanak. Patxi Barcoren bigarren film luzea da. Orain arte euskeraz filmau dan produkzinorik karuena da, bi miloe eta erdiko aurekontuagaz. Filmaren zuzendaria Patxi Barco da, eta Donostiako Zurriola Group Entertainmentek eta Kubako ICAICek produzidu dabe eta TVE, ETB eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta Cubako Zine Institutoaren parte-hartzea dauka.

Filmaketan, ehun teknikari inguruk eta 50 aktore inguruk parte hartu dabe, euskaldunak eta Kubatarrak. Horreetatik aitagarriak dira filmeko progatonistak, Asier Hormaza eta Itziar Ituño eta baita Jorge Perugorria Cubatarra be.

Filmaketarako 30 lokazino inguru erabili dira, 700 extra, eta 60-80 hamarkadetako 100 ibiligailu, M-25 helikoptero ikusgarria, eta Cubako FAR-ak bertako Zine Institutoari erraztutako material armamentistiko ugari.

Angel Amigo gidoilariak azaldu dauenez, 'Dragoi Ehiztaria filmaren sorrereak aurreko beste pelikula batean dauka zergaitia. Orain dala urte pare bat Perturren desagertzea zala eta egin genduan dokumentalean, 'Deabru guztien urtea -El año de todos los demonios', hain zuzen, alkarrizketatutako askoren oroipenetik gaur egungo egoera politikoaren inguruko bizipen eta esperientzi asko jaso nituan. Baina, nahiz eta gaur egun euskal gizarteak indarkeriaren gainean dauen eretxia desbardina izan, laurogeigarren hamarkadan gertatutakoa ez geunke ahaztu behar. Dragoi Ehiztaria filman garai haretako egoerea ikusiko da, baina egungo ikuspuntutik begiratuta, haur batek bere aitari egiten deutsozan galderak abiapuntu hartuta. Izan be,
bizipen hau iragan konprometitua dauen batek baino gehiagok izan dau eta izango dau.

'Dragoi Ehiztaria' protagonista desbardinei benetan gertatutako kapitulu eta bizipenetan dago oinarrituta eta akzino zein abentura moduan, Euskal Herrian eta Ertamerikako kausetan konprometidu zan jente talde baten gorabehera askoko peripeziak kontetan dira'.

'Dragoi Ehiztaria' prest egongo da 2010erako eta Barton Filmsek banatuko dau euskeraz eta gaztelaniaz.


Sinopsi laburra

Gorka (Asier Hormaza) ETA politiko militarreko kidea izan zan harik eta taldea desegin zan arte, gero internazionalista egin zan Nikaraguan eta El Salvadorren. Orain, Aitor bere seme gazteenaren etenbako galderen aurrean bere iraganari aurre egin beharko deutso. Baina, zelan azaldu ume bati bere aitak alkartasunagaitik hilten ebala?

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu