Erosketak euskaraz egitera animau nahi dauen 'Euskara Ahora' erakusketea ikusgai Algortako Azokan

Bizkaie! 2009-11-03 13:03   Euskerea berbagai

Erakusketea datorren zemendiaren 28ra arte egongo da zabalik, azokearen ordutegian. Hurreratzen diran guztiek koadernotxo barri bat jasoko dabe, zenbakiak euskeraz, agurrak, alkarrizketa errazak, hiztegia eta abar dira, bezero eta dendariaren arteko hartu-emonak euskeraz bideratzeko laguntzeko.

Merkatarien eta bezeroen artean euskeraz egitera bultzatzea helburu dauen 'Euskara Ahora' lelopeko erakusketea inauguratu dau bart Imanol Landak, Getxoko Alkateak Algortako Azokan. 'Udalerrian euskeraz berba egiten daben herritarren kopurua gora egiten ari da eta dagoeneko esan geinke erdiak baino gehiago edo euskaldunak edo zeozer dakienak dirala eta horregaitik orain bezeroak euskeraz eskatzera animau nahi doguz' adierazo dau alkate jn.ak. Aldi berean, erakusketearen bitartez merkatariei erakutsi gura jake euskerea kalidade gehigarri bat dala.

Euskerea Bizibarritzeko II. Plangintzearen barruan kokatuta, erakusketan 'Gehi Euskara Merkataritzara' egitasmoaren barruan (merkataritzan euskerearen erabilerea sustatzea helburu dauena) azken urteotan martxan jarritako kanpaina batzuk eta beren txartelak ikus daitekez, adibidez, fruta-denda, okindegi, harategi eta arrandegiei buruz egindako txartelak eta materiala. Horreekaz batera egindako beste kanpaina batzuk be ikus daitekez, tartean, 'Ospatu eta Oroitu', 'Higiezinen agentzietan euskeraz' edo 'Apelliduak abizendu'. Euskeraz eskatu ahal izateko beste hainbat adiera be badagoz erakusgai: 'Zelan eskatu euskeraz erraz-erraz?', 'Zelan galdetu produktu baten prezioa eta produktuen hiztegi erraza'.

Erakusketea datorren zemendiaren 28ra arte egongo da zabalik, azokearen ordutegian. Hurreratzen diran guztiek koadernotxo barri bat jasoko dabe, zenbakiak euskeraz, agurrak,alkarrizketa errazak, hiztegia eta abar dira, bezero eta dendariaren arteko hartu-emonak euskeraz bideratzeko laguntzeko.

Ekimen honegaz hainbat erakundek eta alkartek kolaborau dabe, tartean, Bizkaiko Foru Aldundiak, EGIZU alkarteak, SENDIk, ALBE, Algortako Bertso Eskoleak eta Algortako Azokako dendariek.


Ekintza osogarriak

'Euskerearen erabilerea sustatzeko eta aldi berean herriko merkataritza sektorea be eta azoka honetan dagozan establezimenduen jarduerea bultzatzeko, erakusketeagaz batera, hainbat ekitaldi osogarri eta interesagarri antolatu doguz, euskereagaz kalidadea irabazten dala uste dogulako' nabarmendu dau Getxoko Alkateak. Ekintzat familia osoarentzat dira, dobakoak eta ez bakarrik euskeraz dakitenentzat, baita apur bat baino ez dakitenentzat be.

Lehenengo ekitaldia Ardao Dastaketea eta berbaldia Mikel Garaizabal sumillerraren eskutik datorren zapatuan, zemendiak 7, 12:00etan izango da. Berak idatzitako liburua erregalauko da eta izen-emotea zemendiaren 4ra arte egongo da zabalik. Hurrengoa zemendiaren 14an izango da, 'Euskerea eta musikea lagun, erisketetan txapeldun!' lelopean. Gurasoak eta 3 eta 8 urte bitarteko umeak jantzan egitera eta kantatzera hurreratuko dira azokara, erosketak egiten dituen bitartean. Hilaren 21ean, 'Merkatuan Bertsotan' ekimena izango da, Lizaso eta Peñagarikano bertsolariek lagunduta eta azkenik, zemendiaren 28an 'Merkatuan Kantetan', Josu Landetak eta Katxo Larrazabalek gidatua, liburuxka baten laguntzinoagaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu