Inglourious Basterds

Karolina Almagia 2009-09-29 12:31   Zinema kritikak

Dana da neurriz kanpokoa Tarantinoren pelikuletan. Dana da gehiegizkoa. Eta, halanda be, funtzionau egiten dabe. Indarkeria filmetan basatia da Tarantino; umorea egiten, finena; abestiak aukeratzen, maisua; alkarrizketak idazten, bikaina; tentsino egoerak sortzen, bildurgarria. Baina, batez be, Tarantinoren jenialtasuna ikusten da pertsonaiak marrazteko orduan.

- Karteldegian: Malditos bastardos.
- Zuzendaria eta gidoigilea: Quentin Tarantino
- Herrialdea: Estadu Batuak eta Alemania
- Iraupena: 153 minutu.
- Antzezleak: Brad Pitt (teniente Aldo Raine), Diane Kruger (Bridget Von Hammersmark), Mélanie Laurent (Shosanna Dreyfus), Christoph Waltz (coronel Hans Landa), Michael Fassbender (Archie), Daniel Brühl (Frederick Zoller), Eli Roth (Donny), B.J. Novak (Smithson), Til Schweiger (Hugo Stiglitz), Gedeon Burkhard (Wilhelm Wicki), Julie Dreyfus (Francesca Mondino).
- Argazkia: Bob Richardson.
- Muntaia: Sally Menke.
- Produktorea: Lawrence Bender.
- Jeneroa: akzinoa, belikoa.

Dana da neurriz kanpokoa Tarantinoren pelikuletan. Dana da gehiegizkoa. Eta, halanda be, funtzionau egiten dabe. Indarkeria filmetan basatia da Tarantino; umorea egiten, finena; abestiak aukeratzen, maisua; alkarrizketak idazten, bikaina; tentsino egoerak sortzen, bildurgarria. Baina, batez be, Tarantinoren jenialtasuna ikusten da pertsonaiak marrazteko orduan. Christoph Waltzek ondo baino hobeto egiten dauen Hans Landa koronela eta nazi-ehiztaria pertsonaia, berbarako, zoragarria da. Zinemagile hau bikaina da pertsonaiak aukeratzen eta sinistezinena dana be sinistarazotea lortzen dau.

Eta zer sinisten dogu pelikula honetan? Bada, Bigarren Mundu Gerran judu-amerikar gerrillari talde bat dabilela, gora eta behera, indiar eta bakeroen antzera, nazien uleak ebagiten. Sinistearren, sinistuko dogu Hitler eta bere kolaboratzaile guztiak ekintza armatu batean hilko dirala. Edozer sinisteko prest gagoz Tarantino handiak kontetan badeusku, bere jolasa onartzen badogu, jakina, bere umoreagaz bat egiten badogu. Ze Tennesseeko freeky hau oso ipuin-kontalari ona da. Bere hizkuntzea ulertu gura dauenarentzat, behintzat.

Malditos Bastardos ez da Tarantinoren pelikularik onena. Ez dago Pulp Fiction-en eta Reservoir Dogs-en puntako mailan. Leitekeana da ez izatea besteak bezain biribila. Baina baditu sekuentzia bikain batzuk, eta horreek ikustearren baino ez bada be, merezidu dau, bene-benetan, film hau ez galtzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu