Baionako Udako Ikastaroetan bost ikastaro eta mintegia izango dira asteon

Bizkaie! 2009-07-06 11:44

Azken buruan, Baionako ikastaroei agurra emoteko bakarrizketa saio bat eta The Sparteens taldearen kontzertua izango dira AEKren Kalostrape ostatuan.

Ondokoak dira astelehenetik eguenera (garagarrilaren 6tik 9ra) bitartean Baionako IUTn emongo diran ikastaroak:

'Mariren kobazuloaren atarian: euskal mitologia eta ipuinak'. Ipuin tailerra. Garagarrilak 6-8. Arratsaldeko saioak edegiak izango dira.
'Kantua aitzaki', espresio tailerra. Garagarrilak 6-8.
'Pedagogia libertarioa eta eskola askeak'. Garagarrilak 6-8.
'Idazketaren psikologia eta pedagogia: haurren idazkera, ortografia eta puntuazioa aztergai'. Tailerra. Garagarrilak 6-7.
'Euskara lan munduan...lanean!'. Garagarrilak 8-9.


Giza Eskubideen Europako Auzitegiari buruzko mintegia

Garagarrilaren 7an, Baionako IUTen izango da mintegia, eta auzitegiaren lanaren barri emoteaz gan, aste honetan Alderdien Legearen inguruko erabagia be komentauko da. Mintegian parte hartu nahi dauenak izena emoteko aukerea izango dau bezperara arte, garagarrilaren 6ra arte.

'Giza Eskubideen Europako Auzitegia: 60 urte lanean' mintegian auzitegi berezi honen lanaren nondik norakoak emongo ditu Joana Falxa Zuzenbidean lizentziatuak. Parte-hartzaileei egunerokotasunean Auzitegiaz egiten diran aitamenak ulertzeko eta kritikatzeko tresnak transmitidu nahi dira, beharrezko unean esku artean izan daiezan. Bide horretan, aste honetan Auzitegiak Alderdien Legearen inguruan hartu dauen erabagia be izango da mintzagai.

- Noiz: garagarrilaren 7an, martitzenean (9:00-13:00 eta 14:30-17:30).

- Irakaslea: Joana Falxa, Zuzenbidean lizentziatua. Paueko eta Aturri Herrietako Unibersidadean, Bordele IV Montesquieu-n eta Salamancako Unibersidadean egin ditu ikasketak, eta azken zentro horretan doktoregoa preparetan dabil orain. Bakeola proiektuan dabil lanean Donostian, gatazken eraldaketarako teknikari moduan.

- Izena emoteko bidea: garagarrilaren 6ra arte, UEUren Eibarko egoitzara deituta:
(00 34) 943 82 14 26

Azken buruan, Baionako ikastaroei agurra emoteko bakarrizketa saio bat eta The Sparteens taldearen kontzertua izango dira AEKren Kalostrape ostatuan.

Ikastaroak jarraitzeko: www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu