Vendee Globen 28 egun egin ostean, etxera bueltan Unai Basurko

Bizkaie! 2008-12-09 11:32   Euskaldunak munduan
Honezkero, sei dira estropadeari agur esan deutsienak

Kontuak kontu, lehorrera jotea baztertu eta Pakea Bizkaia Getxora ekarri gura dau Unai Basurkok. Ezustekorik ezean, urtarrilaren erdialdean helduko da etxera.

Orain egun batzuk, goizaldean zarata handi bat entzun eta arin jagi zan Basurko zer pasau zan ikustera. Kontua da ze haize bolada gogorrak eta olatu handiak tarteko, itsasoaren golpe batek istriborreko lemaren kaxa apurtu eutsola. Ezbehar larria zan, sano gatxa itsasoan bertan, kanpoko laguntzinorik barik konpontzeko. Ezbeharra jazo zanean Basurko 21. postuan joian.

Itsaso bareagoaren bila abiatu zan Basurko kaltea zelakoa zan hobeto aztertzeko asmoagaz eta azkenean erabagirik gogorrena hartu behar izan dau, Vendee Globe (munduari bira belaontzian, bakarka eta kanpoko laguntzino barik) estropadea bertan behera ixtea, hain zuzen be.


Unai Basurkoren komunikatua (Pakea Bizkaia), 2008ko abenduaren 7an

'Lau egunetako denporalearen ondoren, Santa Helena antizikloiaren barealdian, zehatz eta sakon aztertu dodaz kalteak eta neuk bakarrik konpontzea ezinezkoa dala iksui dot. Hego Ozeanoan zehar egin beharreko 12000 miliei aurre egitea arriskutsua izan eitekean bai barkuaren seguridaderako, bai niretzat baita estropadan dagozan ganerakoentzat.

Horregaitik, talde teknikoaren eta gure babesleen oneretziagaz, Vendee Globe bertan behera itxi eta Ipar Hemisferiorantz, Getxorantz jotea erabagi dot, beti be, haizearen eta eguraldiaren baldintzek ixten badeustie.

Beren-beregi eskertu gura dodaz Mundu osotik jasotako babes eta alkartasun mezuak, asko lagundu deustielako egoera gogor honetan.

Era berean, haizerik eta suberterik onena opa deutset estropadan jarraitzen daben lagunei baita estropadea bertan behera itxi behar izan dabenei, besarkada handia guztiei.

Azken buruan, antolakuntza taldeari eskerrak emon gura deutsedaz, erakutsitako lan onagaitik, pasinoagaitik eta transmitiduten daben maitasunagaitik, danak be, Denis Horeauren zuzendaritzapean'.

Bientot! (Laster arte)
Unai Basurko (Pakea Bizkaia)


Kontuak kontu, lehorrera jotea baztertu eta Pakea Bizkaia Getxora ekarri gura dau Unai Basurkok. Ezustekorik ezean, urtarrilaren erdialdean helduko da etxera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu