Lemming

Joseba Terreros 2007-01-09 01:00   Zinema kritikak

Lemming bildur eta mamuen ganeko filma da, errealidade eta fantasiaren arteko eremu labankorrera zanga egiten dauena. Kontakizunaren hasikerako zatia irrazionaltasunaren gaia jorratzeko beren beregi atondu dabe, baina, lehenengo tarte hori gainditua, desengainua azalduko da, kontetan gura dauen guztia sinisgatxa dalako.

- Zuzendaria: Dominik Moll.
- Herrialdea: Frantzia.
- Iraupena: 129 minutu.
- Antzezleak: Laurent Lucas (Alain Getty), Charlotte Gainsbourg (Bénédicte Getty), Charlotte Rampling (Alice Pollock), André Dussollier (Richard Pollock), Jacques Bonnaffé (Nicolas Chevalier), Véronique Affholder (Francine), Michel Cassagne (albaitaria), Fabrice Robert (Bruno), Florence Desille (Erizaina).
- Gidoia: Dominik Moll eta Gilles Marchand.
- Musikea: David Sinclair Whitaker.
- Argazkia: Jean-Marc Fabre.
- Muntaia: Mike Fromentin.
- Diseinua: Michel Barthélemy.
- Jantziak: Virginie Montel eta Isabelle Pannetier.

Alain Getty injineru gazte eta bikainari lantoki barri batera joateko agindu eta beste uri batera lekualdatu behar izango da emateagaz batera. Gau batean, nagusi barria eta haren emaztea afaltzen konbidauko dabez, baina danak txarto urtengo dau, bikote biak zeharo desbardinak dira eta. Horrek kaosa eragingo deutso bikote anfitrioiaren bizitza eredugarriari.

Lemming bildur eta mamuen ganeko filma da, errealidade eta fantasiaren arteko eremu labankorrera zanga egiten dauena. Kontakizunaren hasikerako zatia irrazionaltasunaren gaia jorratzeko beren beregi atondu dabe, baina, lehenengo tarte hori gainditua, desengainua azalduko da, kontetan gura dauen guztia sinisgatxa dalako.

Esan dogun lez, zoramen eta obsesinoaren, arrazionaltasun eta surrealismoaren artean dagoan istorioa da, eta mundu fantastikoa filmari egitura narratiboa emoteko erabilten da. Bestalde, andrazko antzezle biek alkarregaz daukien norgehiagoka eta lehia txalotzekoa da, baina, orokorrean, pelikuleak ez dauka barruko logikarik, ez da benetakoa, ez dogu sinisten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu