Atzera begiratzeko momentua

Erabiltzailearen aurpegia Alex Uriarte 2016-12-29 16:23

Urtearen akabu honexetan, bete ete dozuz orain ia urtebete esandakoak? Ze itxi behar izan dozu albora? Zer ikasi dozu? Zerk garaitu zaitu?

Helmuga txikiak irabazita amesak bete leikezela uste dot. Berba potoloak -potoloegiak- begiradea atzera botateko gordeten diran azken egun honeetan. Urte hasierean planteaten doguzan helburuok bete doguzan ikusten da lehenengo, eta neure ustez zerrenda horretan itaun hori azkenengoa izan behar litzake. Ez dot uste helburuek, hareen osotasunean, hainbesterainoko esangurea daukeenik. Neuri benetan sinestuten dodana zera da, prozesu horretan zer nolango nortasuna erakutsi dozun, zenbat arriskatzeko gai izan zaran, zenbatetan jausi eta altxau zaran eta zer ikasi dozun. 

Azken finean, garena gara. Bidean ixten doguna gara eta bidean barruratzen doguna bere. Neure kasuan, lan asko -inozkorik gehien- egin ostean ez dot espero eta merezidu izan dodan hobaririk eskuratu. Honek badauka irakurketa negatiborik, norberak hainbeste burrukatu dabezan helmugak urrun ikustea beti bere desesperantea dalako. Hori bai, bide akabubako horretan bilatzen zenduan harresi erraldoia ezin bota izan arren, espero ez zenduzan hamaikatxu horma botaten dozuz eta orduantxe hartzen dau esangurea egindako dan-danak. Bizitzea "prueba-error" konstante bat da, hau da, hogei mila aldiz saiatu beharra dago. Saiakera guzti horreetan dana ixten dozunean, arriskatu eta galtzen dozunean, hustutzen zaranean, zeu zaren guztia egin behar horrexetan ixten dozunean eta azkenean hainbeste gura -eta behar- zenduna lortzen dozunean geratzen jatzun sentsazinoa sentiduko dozun zeureena izango da. Biziko dozun gozoena eta betegarriena izango da seguru eta batez ere, zeure burua ezetuko dozu, ahaztuezina izango da. Eta orduan, garaitzen dogunean, pasetako momentu txar guztiek bere esangurea hartuko dau. Jaubetuko zara momentu onek euren zeresana galtzen dabeela txarrak bage, dana justifikauko da orduantxe. 

Urte barriagaz aldarte zein idea barriak datoz eta honeekaz batera proiektu barriak. Handi zein txiki, astun zein gozo, ekin barruan daukazun indar geldituezin guztiagaz eta lortzen dozunean, ze lortu egingo dozu, gozau egizu barruko kemen eta ilusino danagaz. Ibili, jausi eta altzetearen oinarrizko legea. Urte barri on.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu