Amets zoroaren lehenengo pausuak

Bizkaie! 2003-03-01 00:00   antxina-barri
'Eguna' egunkariak ez eban asko iraun. Gerreak jarraitzen eban bidearen eraginez, 1937ko bagilaren 13an ikusi eban bere azken zenbakia, 139.a. Ezusteko galanta izan zan, azken ale honetako azalak amaiera honen barririk ez emoteak erakusten dauen moduan. Gero, tarte luzea: 53 urte pasau ziran barriro amesa gauzatzeko. 'Egunkaria', ames zoroa, errealidade bihurtzen daben guztiei Asier Madarieta eta Iñaki Goiogana, Euskal Abertzaletasunaren Museoko eta Agiritegiko teknikariak.

Euskal irakaskuntzearen jatorria

Bizkaie! 2003-02-15 00:00   antxina-barri
Ikasleak jaun eta jabe Errotatxuetako geletako argia hego-sartaldetik hego-mendebaldera sartzen zan eta horixe bera gomendatu zan beste ikastola guztientzako be. Horrezaz ganera, ikasleentzako giro erakargarria sortzeko ahaleginetan, gelako altzariak baserrietan erabilitakoak izaten ziran, holan umeentzako arrotzak izango ez ziralakoan. Mahaiak handiak ziran eta mahai bakotxean launaka jesarten ziran ikasleak, era horretara, bakotxaren nortasuna bermatuteko eta, era berean, sozializazinoa eragiteko. Hori guztia aintzat hartuta, ikastola horretan, orduan puntan egozan metodo eta baldintzak erabilten zituen irakaskuntzearen kalidade mailarik onena eskaintzeko. Horren ondorioz ...

Jerusalem euskalduna

Bizkaie! 2003-02-01 00:00   antxina-barri
Hori da Teobaldo I.a, nafarren erregeak egindako espedizinoaren kontua. Dana dala, gaur egungo turisten antzera, gurutzatuak ez ziran esku hutsik etorri eta Iruñean esaten danez, uriko katedralean dagozan Jesukristok eroandako koroiaren bi arantzetatik bat, Teobaldo I.ak bidaia honetan ekarritakoa ei da. Asier Madarieta, Euskal Abertzaletasunaren Museoko Teknikaria.

'Artza-Mendi' petroliontzia

Bizkaie! 2003-01-15 00:00   antxina-barri
Edozelan be, ontziak denpora gitxi emon eban Sota-Aznar konpainian. Campsa monopolio-konpainia, 1927an sortu eban Espainiako Gobernuak petrolioagaz zerikusia eukan negozioa gestionetako. Kontuak kontu, petrolioa garraiotzeaz arduratzeko be jaio zan konpainia barria eta Sotatarrak gura ez arren, 'Artza-Mendi' baporea saldu egin behar izan eutsen aitatutako konpainiari Espainiako gobernuak behartuta. Beraz, 1927ko abenduaren 26tik aurrera 'Artza-Mendi' izena kendu eta 'Zorroza' izenagaz bataiatuz, Campsarako lanean hasi zan ontzia. 1965. urtera arte jarraitu eban itsasontziak 'Zorroza' izenagaz, handik ona eta hemendik hara, petrolioa batetik ...

Ikurrinearen nondik norakoak

Bizkaie! 2003-01-01 00:00   antxina-barri
Baina bai Sabino Aranak ezarritako koloreak zein diseinuak izan eben erantzun ona ikusirik, Luis de Aranak Euskal Herrirako izan behar zan ikurrinean egin eban aldaketa bakarra Ander Deunaren gurutzea izan zan. Hau, bizkaitarrek izandako gerra baten oroigarri izanda, ez eukan zentzurik Euskadi osorako izan behar zan ikurrin baten gordetea eta, beraz, gurutze hori kendu eta horren ordez sei marra berde ipini zituan. Marra bakotxak euskal lurralde bat gogoratzen eban (puntu honetan gogoan izan behar dogu Arana anaien ustez, Euskadi sei ...

'Euskal ostikolariak' Sobiet Batasunean

Bizkaie! 2002-12-15 00:00   antxina-barri
Sobiet Batasunean jokatutako azken partidua Minskeko Dynamoren kontra jokatu eben euskaldunak 1 eta 6 irabaziz. Sobiet Batasunean hilebete eta erdi emon eben euskaldunak zazpi partidu irabaziz, bat bardinduz eta beste bat galduz. Baina hilebete eta erdi honetan ez zan dana futbola izan, atsedena hartzeaz aparte, euskal jokalariek bertan egozan ume erbesteratu euskaldunakaz egoteko aukerea be izan eben. Abuztuaren 16an, Leningradorantza urten eta handik Norvegia eta Danimarkara joan ziran euskal futbolariak. Gero etorriko ziran Ameriketako kontuak eta azkenik, selekzinoa desegitea. Urte ...

Durangoko heresia

Bizkaie! 2002-12-01 00:00   antxina-barri
Durangoko heresia Euskal Herrian sorginen eta heresien kontra egindako epaiketen artean Durangokoa dogu ospetsuenetarikoa. Iturrietan dagoan nahasketea dala-eta ez da ondo ezagutzen 1440. urte inguruan jazotakoa. Bertan izandakoa kontetan hasi baino arinago ezagutu behar da momentu horretan Bizkaian eta Euskadiko lurralde askotan bizi zan egoerea: krisialdi ekonomiko handia, Bando-gerrak, kristinautasunaren barruan ideia barrien agerpena... . Ganera, Euskal Herriko lur honeetan abade eta fraileen arteko tirabirak egozan (noren ardurea zan eleizak eregitea eta ondoriozko diru-sarrerak...). 1437 eta 1442. urteen bitartean bertan zan ...

1951ko grebea

Bizkaie! 2002-11-15 00:00   antxina-barri
Berrogeita hamaikako grebea sasoi baten amaierea be bada. Francok, esan dogun legez, laguntzinoak jaso zituan erbestean, eta kreditu horri esker eta mugak zabaltzea jadetsi ondorik, arnasea hartzea lortu eban ekonomia modernizetako; horren ondorioz, beharginen egoerea hobetu egin zan. Agintari erbesteratuentzat be sasoi barria hasi zan 50eko hamarkadan. Ordutik aurrera Francoren kontra ekiteko bide barriak jorratu behar ziran. Ganera, errepublika sasoitik etozan erakundeek erakunde sortu barrien lehia be izan eben. Belaunaldi barria egoan sortzen Euskal Herrian, eta belaunaldi horrek beste era ...

El Hach Mohamed el Bagdady, Jose Maria Murga edo Bizkaitar mairua

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   antxina-barri
Hasikeran kolonialismoa aitatu dogu eta gure pertsonaiagaz zelan edo halan lotu. Ez alperrik. Haren lehenengo guraria lurralde eta gizarte ezezagunak ikustea eta aztertzea bazan be, bigarren bat be baeukan: bere herriari, Espainiari, lurralde hareen barri emotea. Kontua da Espainiak sasoi hareetan Marokon zituala begiak jarrita, Afrikan zabaltze inperialistea gauzatzeko. Gai horri jagokonez, 1859an gerrea egoan Marokon; geroago, Espainiak Kuba eta Filipinak galdu zituanean, barriro sartu zan lurralde haretara, hango aberastasunez jaubetzeko. Haren bidaia eta liburua dirala-eta ezagutzen dogu gaur Murga ...

Muñagorriren helburua: Bakea eta Foruak

Bizkaie! 2002-10-15 00:00   antxina-barri
Berastegiko altzeteak huts egin eban eta Muñagorrik bere aldekoak hartuta mugaz beste aldera jo behar iza eban. Horrek, ostera, ez eban Muñagorriren azkenik ekarri, eta aurrera jarraitu eban Baionan ezarritako Batzorde baten oinarrituta han eta hemen karlisten aldean egozan euskal buruzagiak bere proklamara batzen. Espainiako gobernua, barriz, interesa galtzen hasi zan Muñagorrirengan eta beste bide batzuk arakatzeari ekin eutson gerrea amaitzeko eta karlistak menpean hartzeko. Muñagorrik Baionatik bultzatu ebana ondokoa izan zan: Karlosen kausea eta foruen aldeko euskaldunen jokerea bereiztutea ...

Lekeitio eta frantsesen kontrako gerrea

Bizkaie! 2002-10-01 00:00   antxina-barri
Argi eta garbi erakusten dabena zera da: 1815ean indarrean ziran handikien ikuspegia, erregea eta erlijinoa, horretarako eginda dagoalako. Honek guztiak, ostera, ez dau esan gura bestelako interesik ez dagoanik. Alderantziz, balio handiko agiri bat da eta, duda barik, argitara emon beharko litzatekena ikerketa sakon bategaz batera, ondo baino hobeto erakusten deuskuz-eta sasoi bateko mentalidadeak eta historia kontetako moduak. Eta gaur eguneko historia egiteko modua baino okerragoa ez dalako, beste era batekoa baino. Iñaki Goiogana, Abertzaletasunaren Agiritegiko Teknikaria.

Zaldibiako gorpuzkinak

Bizkaie! 2002-09-15 00:00   antxina-barri
Hasikeran esan dot aitatu behar neban kontuak ez eukala zerikusirik irailaren hamaikagaz, baina 1936tik aurrera jazo ziran hilketen ganeko kontuei eutsi eta berehala fundamentalismoagaz egin dogu topo. Onak gagoz gu musulman guztiak gitxiesteko fundamentalista hutsak dirala esanaz, geure artean Zaldibiako hareek mutil biak hil zituenak edo, behintzat, hareen oinordekoak agintean doguzanean. Iñaki Goiogana Abertzaletasunaren Agiritegiko Teknikaria.

1348ko izurritea

Bizkaie! 2002-09-01 00:00   antxina-barri
Baina hori dana beste kontu bat da. Gauzea da orain dala 650 urte jazotakoa gaur bertan jazoten dala esatea, eta ez bakarrik hiesa dogulako, izurri baltza desagertu ez dalako baino. Oraindino, herrialde pobreetan ehundaka heriotza eragiten dauen gatxa da. Iñaki Goiogana, Abertzaletasunaren Agiritegiko Teknikaria

Gurseko kontzentrazino-esparrua

Bizkaie! 2002-08-15 00:00   antxina-barri
1940ko lehenengo hilebeteetan, emoten eban euskaldunek ez ebela gehiago Gurs zapalduko, baina, bai zera. Alemaniarrek Frantzia hartu ebenean, bagilean, barriro bete zan Gurs errefuxiatuz, eta erbesteratu horreen artean euskaldunak be baziran. Oraingoan, gorago aitatu dogun Ibarnegarayk aginduta, orduan Frantziako gobernu kolaborazionistako ministro zan eta. II. mundu gerra denporan Gurs ez eben zarratu, eta bertatik pasau ziran hainbat eta hainbat nazi eta frantses kolaborazionisten arerio asko eta asko. Orduan be ez zan preso egozanak hilteko makina bihurtu, baina bai, atxilotu eta ...

San Justoko karobia (Zeanuri) barriro ketan

Bizkaie! 2002-08-01 00:00   antxina-barri
Tradizinoak eta ondare historiko-kulturala berreskuratu guran Zazpi udatan jardun ondorik, karobiaren zaharbarritze beharrak amaitutzat emoten dira. Orain dala zazpi urte berreskuratu eban Ipizki Taldeak 1950etik bertan behera itxita eta hondatuta egoan San Justoko karobia, eta ordutik abuztuko lehenengo astegoienean martxan jarri dabe kare-labea. Baina, ketan jarteaz ganera, urtero-urtero karobiaren inguruan egokitze lanak egin dabez Ipizkikoek: 'lehenengo urtean karobia bera egokitu genduan, hurrengoan egurrez eta zohiz osotutako txabolea eregi genduan ondoan, hirugarrenean ingurua trabiesez zarratu; laugarrenean, karobiaren hormea arrakalatuta eta jausteko ...

Garia eta artoa berbaz

Bizkaie! 2002-07-15 00:00   antxina-barri
Holan ebilzan seguru, gari-artook. Egia artez esateko, biak be ondo jatorkuz baserrirako, gaur mizkatuta sarritan jan gura ezik egoten gara baina!. 'Mizkeria lan gaizto' dinosku esakereak, eta begiratu gaur zer ekarri dauen munduak, artorik jan gura be ez eta ogia dandarrez hortik zehar edozein lekutan! Non ete dagoz behearen ganeko ogi zatiak hartu, aitearen egin, mun emon eta jaten genduzan hareek egunak! Hau bai dala izatekoa, mundurik erdia ogia be jan gura ezik eta beste erdia ha iruntsiko leukeala. Nora ...

Esklabutzea Hondarribian 1648an

Bizkaie! 2002-07-15 00:00   antxina-barri
Goragokoa, anekdota bat baino gehiago da. Danok gara bardinak eta danok egin geinke Leopoldo II.ak, Millán Astrayk edo Tomas Eizagirrek egin ebena, bardin edo antzera. Ona da jakitea, hamaikatxu ikusiko doguz eta. Iñaki Goiogana, Abertzaletasunaren Agiritegiko Teknikaria.

Ardi-mozketea, atzoko eta gaurko beharra

Bizkaie! 2002-07-01 00:00   antxina-barri
Nahiz eta hasikera baten ardi-moztuteko makinearen aurrean artzain zaharrek arpegi arraroa jarri, beharra ikusi ondoren gustora geratzen dira. 'Basilio Etxebarria auzoko artzain beteranoak be metodo hau lehenengoz ikusi eta gero, bera artazirik gehiagotan ez doala hartzen esan eustan' ziurtatu dau Imanolek. Horrenbestez, zeregin zahar honetan be apurka-apurka aurrerakuntzearen haize barriak sartzen doaz eta nork jakin hemetik urte edo hilebete batzuetara zer ikusi beharko dogun. Eutsi goiari. Testua eta argazkiak: Jon Urrutxurtu.

Lope de Agirreren abenturak

Bizkaie! 2002-07-01 00:00   antxina-barri
Iñaki Goiogana, Abertzaletasunaren Agiritegiko Teknikaria.

Sacamantecas

Bizkaie! 2002-06-15 00:00   antxina-barri
Iñaki Goiogana, Abertzaletasunaren Agiritegiko Teknikaria.