Izarraren atzean

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   antxina-barri
Beste alde batetik, Hiru Errege Magoetako bat baltza zala onartu dogu eta barriro be Mateoren testua hartuz, honek ez dakar ezer errege baltzaren ganean. Zehaztasun handiegirik ez dago baina gaur egun bata bizar zuriagaz eta bigarrena bizar baltzagaz irudikatzen doguz. Erregeetariko bat baltza izatea XIII. mendetik aurrera zabaldu zan ideian oinarritzen da. Interpretazino horren arabera, errege bakotxa, Noegandik sortutako munduan ziran lehenengo hiru arraza desbardinekaz bardinduko leukez erregeak: kasu honetan, baltza Afrikan finkatutako 'kamiten' arrazaren ordezkaria izango litzateke. Magoen irudiekaz ...

Gaxo barrija: gripea

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   antxina-barri
Euskadiko beste lurraldeetan be egoerea antzekoa zan: irailean zehar zabaltzen joan zan gaixoa eta bere indarrik nagusiena urrian agertu eban. Araban urriko lehenengo egunetan ikastetxeak zarratu egin zituen. Bardin egin eben Gipuzkoan zein Bizkaian be. Bizkaiaren kasuan, beste lurralde batzuetan agintariek egin eben moduan, lehenengo egunetan ez jakon gripeari garrantzia larregirik emon. Orduko egunkarietan agertzen diran albiste gehienak, Europak, Mundu gerra amaitzear dagoela bizi dauen egoerearen ganekoak dira, eta jakina da irailean zabaldutako kalteak, irailaren azkenengo egunetarako zer esan asko ...

'…gure legea gorde...'

Bizkaie! 2003-12-01 00:00   antxina-barri
Aurrez aurreko giroa luzaroko kontua izan zan Nafarrek eurenak egin zituen Iparragirrek sortutako Gernikako Arbolaren abestiko testua eta musikea. Bertan agertzen zan ondoen, euren ustez, foruen esangurea eta garrantzia. Abestiaren berbak itzuli be egin ziran erderara. Beste alde batetik, foruen alde eta Gamazoren kontra Iparragirreren abestiaren musikea aprobetxau eta beste berba batzuk asmau zituenak be agertu ziran. Egoerea okerrera joiala ikusirik, Espainiako gobernuak Nafarroako diputaduak deitzea erabagi eban. Hasieran ez eben joan gura izan, baina azkenean, arazoari konponbidea emoteko asmoagaz ...

Sabino Arana giltzapean

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   antxina-barri
Halan da be, korreosen telegramea hartu eban beharginak nork bialdu eta zer ipinten eban ikusirik, ez eutson biderik emon eta nagusiari kontau eutson. Biharamunean, maiatzaren 27an, Gobernu Zibilak Epaileari bialdu eutson telegramea, honek Sabino Arana bere aurrera deituz. Sabino Arana Bilbon ez egoanez, Gernikako epaileari emon eutsen Sukarrietan egoan Sabino Arana topetako agindua. Epailearen aurrean Aranak telegramea berea zala baieztau eban. Berak azaldu ebanez, Pedro Grijalbari egindu eutson bialtzeko bera Sukarrietan egoalako eta nahiz eta 26an Bilbora etorri beharra euki ...

Agoteak: Abderrahmanen ondorengoak, godoak?

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   antxina-barri
Hori guztia aintzat hartuta, agoteen egoerea ez zan bape erakargarria. 'Odol garbia' probetako egiten ziran azterketetan be, eskekoek argi erakutsi behar eben arbaso agoterik ez izatea, mauru, judu eta Inkizisinoak zigortutakoekaz pasetan zan legez. 1817an eta 1818an, barriro be, Nafarroako Korteak ahalegindu ziran agoteen izen ona ezartzen eta euren kontrako gorrotoa desagertarazoten; horretarako, agote izena ez erabilteko agindua eta erabilten ebanari iraintzaile zigorra ezartzea eta agoteei Nafarroako ganerako herritarren eskubideak aintzatestea erabagi eban. Egunak, urteak eta mendeak aurrera joan ahala ...

RSBAPen historia laburra Xabier Muniberen jaiotzaren urteurrenean

Bizkaie! 2003-10-15 00:00   antxina-barri
RSBAPeko kideen artean, Euskal Herrian sasoian ziran ilustratu edo gizon argi ia guztiak ikusi geinkez, besteak beste, Mazarredo, Olaso, Samaniego edo Landazuri. Bazkideak be laster ugaldu ziran: 1768an 57 baino ez baziran, 1778an ia-ia mila ziran eta 1788rako 1.300 ziran alkartekideak. Ganera, euretariko asko, Filipinetan eta Mexikon egozan euskaldunak ziran. Alkartearen bizitasunari eusteko, kide bat baino gehiago egozan herrietan astero batzarra egiten ahalegintzen ziran, holan bazkideen artean ideiak, argibideak eta liburuak alkarri emoteko asmoz. Sarritan, kanpotik be ekarten ebezan ...

Soinekoa zuri, burua orlegi eta bihotzea sutan

Bizkaie! 2003-10-01 00:00   antxina-barri
Edozelan be, hurrengo urteetan Nafarroako erresumak, barriro be indarra hartu eban, eta Bizkaiko jaunek, Gaztelakoen aldekoak izanda, euren eskuduntza edo konpetentziak galdu zituan. Euren lekua, Ladron sendikoek hartu eben, honeek ziralako Nafarroakoen aldekoak. Egoera hori ezan luzarorako izan eta XII. mendeko azken urteetan, barriro be Haro sendikoa zan Diego Lopezek bere agintea berreskuratu eban. Gainera, ez zan erdiko lurrakaz bakarrik geratu eta beste lur batzuk gehitu eutsozan orduko 'Bizkaia' zan lurraldeari; berbarako, 1212an, Gaztelako Alfonso VIII.ari Navas de Tolosan ...

Urdaibaiko zaindaria

Bizkaie! 2003-09-15 00:00   antxina-barri
Urteak aurrera joan ahala eta sendi loturak eta oinordekotzak jarraituz, gazteluak beste hainbat jaube ezagutu zituan. Beharbada ezagunena Eugenia Guzmán eta Portocarrero, Montijoko Kondeen alabea izan leiteke. Beragaz ezkondu zan 1856an Carlos Luis Napoleón, Napoleón III.a izenez ezagutuko zan Frantziako agintaria (ez daigun nahastau Napoleón ospetsuagaz, sarri Arteagako gazteluaren gainean berba egiterakoan pasetan dan moduan). Honen seme nagusia jaio zanean, Eugenio Luis Juan Jose Bonaparte, Bizkaiko Batzar Nagusiek 'jatorriz bizkaitar' titulua emon eutsen. Hori jakinda, beharbada harrituta edo lurralde ...

Arraunaren bitsak

Bizkaie! 2003-09-01 00:00   antxina-barri
Kontuak kontu, irailaren 5 eta 12an egin ziran Kontxako estropadak eta hor Ondarroako Club Deportivo Aurrerakoek irabazi eben. Ondarroako kaleetan ospakizunetan egozala, bertatik pasau zan Lekeitiar sendia. Hareek ezagututa, etorkizunean fundamentuzko arraunlariak gura bazituen, alabak bertan ixteko esan eutsien familiako nagusiari. Honegaz batera, hurrengo egunetan, pasadizuaren ganeko bertsoak argitaratu ziran: 'Bertso Berriac, José Bronchec jarriac' eta 'Bertso berriak Burgoak jarriak' izenburuagaz. Bietan Lekeitiarren kontrako hainbat asmakizun eta broma botaten ziran. Lekeitiarrei ez eutsien bape graziarik egin eta bertoko alkatea zan ...

Euskaldunak Colonen espedizinoan

Bizkaie! 2003-08-15 00:00   antxina-barri
Edozelan be, ez ziran hor amaitu euskaldunen kontuak. Behin lehorreratzea lortu eta gero, Colonek eta berak agindutako hiru ontziek, kostaldetik egindako bidaiaren bidez, lur barriak topetan emon zituen hurrengo egunak. Abenduaren 24an, gabon gaua ospatzen egozala-eta, lemazainak bere postua, txo lanak egiten zituan Martin Urtubia Natxituarraren eskuetan itxi eban, arriskurik ez egoala pentsaurik. Baina kostaldea ez zan bape apoposa aprobetan ibilteko eta bertan egozan koralezko atxetariko batek, ontzia ebagi eta handik ordu gitxira 'Santa Maria' bertan hondoratu zan. Colon haserre ...

Manuel Iradier: euskal esploratzailea

Bizkaie! 2003-08-01 00:00   antxina-barri
Gasteizera bueltau eta erabat ahulduta egoan 'La exploradora' alkartea barriro indartzeaz aparte, beste esplorazino baterako etxeko diruak batzen hasi zan Iradier. Bigarren bidaia honetako asmoa, Espainiak Ginea aldean zituan lur guztiak zeharkatzea zan. Dirua lortu eta barriro Gineara heldu zanean, lau hilebete baino ez zituan emon bertan; kalentureak jota, barriro Gasteiz aldera bueltau behar izan zan. Halan da guztiz be, lau hilebete horreetan, 101 akordu edo hitzarmen izenpetu zituan bertako taldetako nagusiekaz. Sinautako akordioek 14.000 kilometro koadroko esparrua hartzen ...

Jesus Insausti 'Uzturre': abertzale baten burrukea

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   antxina-barri
Gerrea irabazterik ez egoan eta gudariak atzeraka joan ziran Kantabriako Santoñako portura arte, handik gero Iparralderantz edo Kataluiniarantz joateko asmoz. Italiarrakaz tratua egin baina honeek ez eben bete eta, azkenean, gudari gehienak Santoñako kartzelan sartu zituen. Gauzak larri egon arren, oraindino larriago jarri ziran, italiarrak euren lekua frankistei itxi eutsenean. Uzturreri hamabi urteko zigorra ezarri eutsien. Gero Kadizeko Puerto de Santa Mariara eroan eben eta handik Sevillara, 1941ean libre itxi eben arte. Orduan Bilbo aldera joatea erabagi eban. 1943an barriro ...

Bardintasun eskolak

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   antxina-barri
1920tik 1923ra bitartean eregi zituen lehenengo eskolak 1923rako 47 egozan zabalik. Geldiro-geldiro, zirriborroetan emondako datuak aldatzen joan ziran, batez be, egoera politikoaren eraginez. 1917-18 urteetan, euskal abertzaleak Bizkaiko Aldundian gehiengoa lortu eta Ramon de la Sota Aburtoren eskutik, Luis Eleizaldek emondako oharrak goitik behera aldatu ziran. 1919tik aurrera, abertzaleak ez ziran alderdi politiko guztiak batu, Liga Monarkikoa osotu eta abertzaleei Aldundian euken gehiengoa kendu eutsien. Orduan, euskal kultura eta ezaugarriekaz erabat lotuta egoan eskoletako irakaskuntzea aldatu egin eben. Euskereak berak ...

Lehenengo udatiarrak

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   antxina-barri
XX. mendea hasi eta handik gitxira, Txurrukak moila edo kaia eregi eban eta Abra aldeko korronteak goitik behera aldatu zituan; ondorioz, Areetako hondartzea, hare barik itxi eban. Kontuak kontu, bainuen ohiturea sano errotuta egoanez, bainu giroa alboko Algortako Ereaga hondartzara mobidu zan. Geroago, Gerra Zibila, Ezkerraldeko berrindustrializazinoa eta udatiarren ugalketea etorri ziran. Abra inguruetan itxurea aldatzen joian eta udatiarrak kostaldeko beste leku batzuetara joaten hasi ziran. Hemetik aurrerakoak beste baterako itxiko doguz. Asier Madarieta, Abertzaletasunaren Museoko Teknikaria.

Asiatik heldutako negu baltza

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   antxina-barri
Izurriteei aurre egiteko bideak Izurritea agertzen zanean, beti be antzeko neurriak hartzen zituen: izurriteak jotako lurrak zarratu egiten ziran. Beraz, ezinezkoa zan bertara lagun eta merkantziarik sartu eta atara. Bideak jagoten ziran, kasu batzuetan gudariak erabiliz eta aginduak zorrotz betearazoz. Gero, usain gozoko bedarrak erabiliz, suteak biztu eta etxeak eta herriko kaleak lurrineztatzen ahalegintzen ziran, suteek eragindako kea erabiliz. Bai pobre edo behartsuak zein eskaleak, herritik kanpo botaten zituen eta bardin egiten eben abere batzuekaz, berbarako txarriakaz. Herriak zarratuta eukiteak ...

Hauteskunde-azokea

Bizkaie! 2003-05-15 00:00   antxina-barri
Dana dala, ez daigun pentsau botoak erostea gauza erraza zanik. Erosketeak zailtasunak be bazituan eta ondo antolatu beharra egoan. Horretarako, hautagaiek talde bereziak edo batzordeak sortzen zituen. Talde horreen eginbeharra, hautesleak ahalik eta ondoen ezagutzea zan euren botoa zelan eskuratu hobeto jakiteko, berbarako, sendi-loturak erabiliz edo ondo ezagutzea zeintzuk ziran botoa emoteko gaitasuna ebenen beharrizak (beharra, dirua, janaria) behin horreen barri izan ostean, botoen ordezko eskaintzea egiteko. Zeregin hori betetako batzordeek herri edo auzo bakotxean ordezkariak izentetan zituen. Ordezkari horreek ...

'Quiviraren lilura'

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   antxina-barri
Hiru gudalburuek, Rio Grande ibaiaren inguruan ziran lurrak ezagutzen emon zituen hurrengo hilebeteak. Juan Oñate gobernua eratzen eta bere kargua gobernadore legez aurrera eroaten ahalegindu zan. Vicentek, gaur egungo Texas eta Oklahomako lurretatik jarraitu eban. Espedizino honeetan, bufalo edo bisonte amerikarraren atzetik egindako saiakerak aitatu geinkez. Ordutik doguz euskaldun horreek indiarren bizitzaz eta itxuraz egindako deskribapenik onenak. Harrituta geratu zan gure gizona han ikusitako 'behi handi' taldeakaz eta bardin indiarrakaz izandako hartu-emonakaz. Berak dinoanez, benetan bitxiak ziran: ehiztari trebeak izateaz ...

Bandera baltzapean

Bizkaie! 2003-04-15 00:00   antxina-barri
Itsasotik kanpora be, benetan adibide harrigarriak ikusten doguz korso edo piraten munduan Ezagunenen artean Juana Larando dogu. Emakume honek taberna bat eukan Donostian. Bere tabernatik hainbat itsas gizon pasetan ziran eta sarritan bertan hartutakoak, zorrean geratzen ziran, marinelak pagetako dirua batu arte. Kontua da ze, azkenenan Juanak horretariko marinel batzuekaz batzea pentsau ebala. Orduan, 'San Juan' ontzia erosi eta korsoan ibili ziran. Etekinak lortu eta hobea zan 'San Pedro' ontziagaz jarraitu eben euren beharra. Juanak etekinak banandu eta aberats erretirau ...

Nafarroako banderea Tafallako udaletxean ipini zanekoa

Bizkaie! 2003-04-01 00:00   antxina-barri
Nafarroako ikurren aldeko burrukea, sarri, euskal abertzaleen ekinaren ekinez etorren eta burruka hori aurrera eroateagaitik ondorio latzak be sufridu behar izan zituen. Santiago Doxandabaratzen kasuan, gerrea etorri zanean, ezin sinistuta, zer pasetan zan bere begiekaz ikusi guran, Iruñeako Gaztelu Enparantzara hurreratu zan Tafallesako autobusean. Han batuta egoan jente piloa ikusita, berehala beste autobus bat hartu eta Iparralderantz, Baionarantz joan zan hain zuzen be. Iparraldeko uriburuan urte batzuk pasau eta 1940ko maiatzean, Venezuelarantz alde egin behar izan eban barriro, kasu honetan ...

Balearen kantua

Bizkaie! 2003-03-15 00:00   antxina-barri
Balearen banaketea araututa egoan eta kofradia edo arrantzale talde bakotxak bere arauak zituan banaketea zelan egin jakiteko. Normalean zati handi bat herriko jauntxuek edo herriko Eleizeak berak be eroaten eben. Dana aprobetxetan zan: lehenengo eta behin azala kentzen jakon. Gero balearen gorputza eta mingaina zatitzen ziran. Bai azala, mingaina zein okela zatiak, egosi eta koipea atarateko erabilten ziran. Koipea Espainiara, Ingalaterrara eta Holandara saltzen zan. Normalean balea bakotxetik 16 arroako 70tik 100 tinara edo kupel koipe lortzen ziran, hau da ...