Zeanurin errotarik errota, naturea eta kulturea buztartuz

Bizkaie! 2019-04-29 09:05   antxina-barri

Maiatzaren 5ean izango da Zeanuriko Erroten XIV. Ibilaldia

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Ardaoaren eta arrainaren bidea

Bizkaie! 2006-05-19 00:00   antxina-barri
Bidearen azkena Baina garaiak aldatzen joan ziran eta beste bide batzuetan egindako hobekuntzek bide honen amaierea edo behintzat joan-etorrien murriztea eragin eben. Egindako aldaketak Errege eta agintarien interesen babeserako izan ziran eta, horren ondorioz, Bilbokoa edo Santanderrekoa bihurtu ziran bide nagusiak 1800. urtearen inguruan. Asier Madarieta, Abertzaletasunaren Museoko teknikaria

Ardaoaren eta arrainaren bidea

Bizkaie! 2006-05-12 00:00   antxina-barri
Bidearen azkena Baina garaiak aldatzen joan ziran eta beste bide batzuetan egindako hobekuntzek bide honen amaierea edo behintzat joan-etorrien murriztea eragin eben. Egindako aldaketak Errege eta agintarien interesen babeserako izan ziran eta, horren ondorioz, Bilbokoa edo Santanderrekoa bihurtu ziran bide nagusiak 1800. urtearen inguruan. Asier Madarieta, Abertzaletasunaren Museoko teknikaria

Errepublikea eta euskaldunak

Bizkaie! 2006-05-05 00:00   antxina-barri
Espainian talde nagusi bi ikusi badoguz agirian, eskumatarrak eta ezkertiarrak, Hego Euskal Herriaren kasuan zatiketea desbardina izan zan, abertzaletasun ideiek zerikusi handia eukelako. Jakina danez, Eibarren izentau zan lehenengoz Errepublikea. Ordu batzuk geroago, Getxoko alkatetzea hartu eban José Antonio Agirrek Espainiako Errepublikari atxikitutako Euskal Errepublikea izentau eban. Baina izentapenak ez eban izan ondorio zuzenik eta bertan behera geratu zan. Euskadin, EAJk eta EAE errepublikarrek lehenengotik onartu baeben Errepublikea, ez zan bardin pasau Nafarroako Karlistakaz. Azken honeek Errepublikea indarrean egon zan ...

Errepublikea eta euskaldunak

Bizkaie! 2006-04-28 00:00   antxina-barri
Espainian talde nagusi bi ikusi badoguz agirian, eskumatarrak eta ezkertiarrak, Hego Euskal Herriaren kasuan zatiketea desbardina izan zan, abertzaletasun ideiek zerikusi handia izan ebelako. Jakina danez, Eibarren izentau zan lehenengoz Errepublikea. Ordu batzuk geroago, Getxoko alkatetzea hartu eban José Antonio Agirrek Espainiako Errepublikeari atxikitutako Euskal Errepublikea izentau eban. Baina izentapenak ez eban izan ondorio zuzenik eta bertan behera geratu zan. Euskadin, EAJk eta EAE errepublikarrek lehenengotik onartu baeben Errepublikea, ez zan bardin pasau Nafarroako Karlistakaz. Azken honeek Errepublikea indarrean egon ...

Xabierko Franziskoren bizitzea

Bizkaie! 2006-04-21 00:00   antxina-barri
Xabierren ume denporan faktore garrantzitsu bi egon ziran: gerrea eta gurasoen heriotzak. Leire, Tafalla edo Zangotzan hasitako ikasketekaz jarraitzea erabagi eban. Holan ba, Frantziako Sorbona unibersidadera joan zan Giza Zientzietako ikasketak egitera. Han, Santa Barbarako ikastetxean, Loiolako San Inazio ezagutu eban, hau be euskalduna. Alkarregaz bizi ziran Frantziako uriburuan. Loiolakoagaz bizi izandako epe honek erabat markau eban Xabierrekoa eta erlijinoa eta besteakanako gogoa sortu eragin eutson. 1534an, Montmartren, zazpi kidegaz batera pobrezia, kastidadea eta Lur Santurako peregrinazinoaren botuak bete ebazan ...

Xabierko Franziskoren bizitzea

Bizkaie! 2006-04-14 00:00   antxina-barri
Xabierren ume denporan faktore garrantzitsu bi egon ziran: gerrea eta gurasoen heriotzak. Leire, Tafalla edo Zangotzan hasitako ikasketakaz jarraitzea erabagi eban. Holan ba, Frantziako Sorbona unibersidadera joan zan Giza Zientzietako ikasketak egitera. Han, Santa Barbarako ikastetxean, Loiolako San Inazio ezagutu eban, hau be euskalduna. Alkarregaz bizi ziran Frantziako uriburuan. Loiolakoagaz bizi izandako epe honek erabat markau eban Xabierrekoa eta erlijinoa eta besteakanako gogoa sortu eragin eutson. 1534an, Montmartren, zazpi kidegaz batera pobrezia, kastidadea eta Lur Santurako peregrinazinoaren botuak bete ebazan ...

Bete bako asmoa

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   antxina-barri
1936ko Gerrea Gerrea hasi eta berehala, Galindez demokraziaren alde eta altzautakoen kontra burrukan hasi zan. Lehenengo, EAJk preso eta desagertutakoen kasuak argitzeko Madrilen antolautako bulegoan hasi zan lanean. Urrian, Eusko Jaurlaritzea eratzerakoan, bulego hori erakundearen ordezkaritza lanak beteten hasi zan. Irujo jeltzaleak Justizi Ministro kargua hartu eta Galindez haren aginduetara jarri zan, Kartzeletako Zuzendaritza Orokorreko Abogadu Aholkulari legez. Gerrea aurrera joan ahala eta fronteak gero eta gitxiago izanda be, ez eban bere lana itxi eta gerrearen azken egunetan Brigada Vasco-Pirenaican ...

Bete bako asmoa

Bizkaie! 2006-03-31 00:00   antxina-barri
1936ko Gerrea Gerrea hasi eta berehala, Galindez demokraziaren alde eta altzautakoen kontra burrukan hasi zan. Lehenengo, EAJk preso eta desagertutakoen kasuak argitzeko Madrilen antolatutako bulegoan hasi zan lanean. Urrian, Eusko Jaurlaritzea eratzerakoan, bulego hori erakundearen ordezkaritza lanak beteten hasi zan. Irujo jeltzaleak Justizia Ministro kargua hartu eta Galindez haren aginduetara jarri zan, Kartzeletako Zuzendaritza Orokorreko Abogadu Aholkulari legez. Gerrea aurrera joan ahala eta fronteak gero eta gitxiago izanda be, ez eban bere lana itxi eta gerrearen azken egunetan Brigada Vasco-Pirenaican ...

Pedro Bernardo Villareal de Berriz

Bizkaie! 2006-03-24 00:00   antxina-barri
Injineru lanetan Hainbat asmakizun eta barrikuntza ikertu eta gero, bere asmoak eta lanak martxan ipinteko aukerea bere ezkontzeak emon eutson. 1694ko urtarrilaren 3an Mariana Rosa Bengolea lekeitiarragaz ezkondu zan Pedro Bernardo eta Lekeitiora joan zan bizitera. Bengoleatarrak be ez ziran edonor eta hainbat ondasun eukezan, batez be Bizkaiko Lea Artibaiko eskualdean. Bere emaztearenak ziran olek, burdinolek, baserriek zein lurrek ikerketak praktikara eroateko ezinbesteko aukerea emon eutsen Pedro Bernardori. Holan ba Lekeitio, Gizaburu, Ispaster, Amoroto, Mendexa zein Aulestin egozan burdinolak zein ...

Asmatzaile baten kontuak

Bizkaie! 2006-03-17 00:00   antxina-barri
Injineru lanetan Hainbat asmakizun eta barrikuntza ikertu eta gero, bere asmoak eta lanak martxan ipinteko aukerea bere ezkontzeak emon eutson. 1694ko urtarrilaren 3an, Mariana Rosa Bengolea lekeitiarragaz ezkondu zan Pedro Bernardo eta Lekeitiora joan zan bizitera. Bengoleatarrak be ez ziran edonor eta hainbat ondasun eukezan, batez be Bizkaiko Lea Artibaiko eskualdean. Bere emaztearenak ziran olek, burdinolek, baserriek zein lurrek ikerketak praktikara eroateko ezinbesteko aukerea emon eutsen Pedro Bernardori. Holan ba Lekeitio, Gizaburu, Ispaster, Amoroto, Mendexa zein Aulestin egozan burdinolak zein ...

Emakume Abertzale Batzako taldeak

Bizkaie! 2006-03-10 00:00   antxina-barri
EAB, Emakume Abertzale Batza Taldearen jardunbidean helburuak bi ziran: abertzaletasun ideiak emakumeakana heldu eragitea eta emakumeak politikagintzan jardutekom pausuak emotea. Asmo biak Eusko Alderdi Jeltzalea alderdiaren inguruan garatu ziran. Giro horretan, emakumeek mitinetarako ibilaldiak antolatu, edo mitin eta abertzaleek antolatutako ekintzotan erabili beharreko ikurrinak eta beste hainbat gauza preparetan ebezan. Apurka-apurka ezagunak egin ziran mitin horreetan parte hartzen eben emakumeetako batzuk, besteak beste: Polixene Trabudua, Haydee Agirre, Julene Azpeitia edo Sorne Unzueta. EABko taldeen arrakastea 1930eko hamarkadan etorri zan. Hego ...

Emakume Abertzale Batzako taldeak

Bizkaie! 2006-03-03 00:00   antxina-barri
EAB, Emakume Abertzale Batza Taldearen jardunbidean helburuak bi ziran: abertzaletasun ideiak emakumeakana heldu eragitea eta emakumeak politikagintzan jardutekom pausuak emotea. Asmo biak Eusko Alderdi Jeltzalea alderdiaren inguruan garatu ziran. Giro horretan, emakumeek mitinetarako ibilaldiak antolatu, edo mitin eta abertzaleek antolatutako ekintzotan erabili beharreko ikurrinak eta beste hainbat gauza preparetan ebezan. Apurka-apurka ezagunak egin ziran mitin horreetan parte hartzen eben emakumeetako batzuk, besteak beste: Polixene Trabudua, Haydee Agirre, Julene Azpeitia edo Sorne Unzueta. EABko taldeen arrakastea 1930eko hamarkadan etorri zan. Hego ...

‘Eliodoroak’, Euskadiko dirua

Bizkaie! 2006-02-24 00:00   antxina-barri
Azken buruan, diruaren 'asmatzailea' Eliodoro de la Torre zanaren omenez, Euskadiko diruari 'eliodoroak' deitu eutsien Bilbo inguruan. Gero gerrea Bizkaian amaitu eta dirua baliorik barik itxi eben Frankistek. Orduan, asko erre egin ziran baina beste askok etxeetan gorde ebezan arrazoi sentimentalakaitik edo beharbada egunen baten barriro be balioa izango ebelakoan. Ez ziran gitxi izan diru barria balio barik egoala jakin ebenean, euren zorrak pagetan arin joan ziranak... Asier Madarieta, Abertzaletasunaren Museoko teknikaria

‘Eliodoroak’, Euskadiko dirua

Bizkaie! 2006-02-17 00:00   antxina-barri
Azken buruan, diruaren 'asmatzailea' Eliodoro de la Torre zanaren omenez, Euskadiko diruari 'eliodoroak' deitu eutsien Bilbo inguruan. Gero gerrea Bizkaian amaitu eta dirua baliorik barik itxi eben Frankistek. Orduan, asko erre egin ziran baina beste askok etxeetan gorde ebezan arrazoi sentimentalakaitik edo beharbada egunen baten barriro be balioa izango ebelakoan. Ez ziran gitxi izan diru barria balio barik egoala jakin ebenean, euren zorrak pagetan arin joan ziranak... Asier Madarieta, Abertzaletasunaren Museoko teknikaria

Orreaga: euskaldunen lehenengo burrukea

Bizkaie! 2006-02-10 00:00   antxina-barri
Orreagako gudearen ondorioak Orreagan pasautakoa gehi aurretiaz euskaldunekaz izandako arazoak (gogoratu daigun Martelek izandako arazoak zati handi baten euskaldunek akitaniarrei emondako laguntzinoaren ondorioak izan zirala) kontuan hartuta, Karlomagnok ikusi eban Akitania eta Waskonia inguruko lurraldeakaz zeozer egin behar zala. Orduan, bere seme Luisentzako (Ludovico Pio) Akitania eta Waskonia batzen ebazan erresuma sortzea erabagi eban. 781ean, Luis errege izentau eban (hiru urte eukazan), eta handik lau urtera Padeborneko Batzarrean, hau da, Gortearen aurrean aurkeztu eben errege barri eta gaztea euskaldunen erara ...

Orreaga: euskaldunen lehenengo burrukea

Bizkaie! 2006-02-03 00:00   antxina-barri
Orreagako gudearen ondorioak Orreagan pasautakoa gehi aurretiaz euskaldunekaz izandako arazoak (gogoratu daigun Martelek izandako arazoak zati handi baten euskaldunek akitaniarrei emondako laguntzinoaren ondorioak izan zirala) kontuan hartuta, Karlomagnok ikusi eban Akitania eta Waskonia inguruko lurraldeakaz zeozer egin behar zala. Orduan, bere seme Luisentzako (Ludovico Pio) Akitania eta Waskonia batzen ebazan erresuma sortzea erabagi eban. 781ean, Luis errege izentau eban (hiru urte eukazan), eta handik lau urtera Padeborneko Batzarrean, hau da, Gortearen aurrean aurkeztu eben errege barri eta gaztea euskaldunen erara ...

Belengo portalian

Bizkaie! 2006-01-27 00:00   antxina-barri
Lehenengo jaiotzak Badakigu gaurko jaiotzen antzerako lehenengoak edo lehenengoetarikoak behintzat Zisterreko fraileek egin ebezala eta berez lehenengo jaiotzea Asisko San Frantziskoren ardurea izan zan 1223. urtean. Gero Giovanni Velita 'Greccioko Jauna' deitutakoaren kasua be badaukagu. Gizon honek bere etxe ondoan jaiotzea antolatzea agindu eban, berez etxe partikular bateko lehenengo jaiotzea izango zana antolatuz. Kondaireak dinoanez, lehenengo jaiotza hau jarritako lekuan eregi eban gero Asisko San Frantziskok bere egoteko lekua. Jaiotzen ezaugarriak Jaiotzen historia alde batera itxita badagoz jaiotzetan normalean jarten ...

Belengo portalian

Bizkaie! 2006-01-20 00:00   antxina-barri
Lehenengo jaiotzak Badakigu gaurko belenen antzerako lehenengoak edo lehenengoetarikoak behintzat Zisterreko fraileek egin ebezala eta berez lehenengo belena Asisko San Frantziskoren ardurea izan zan 1223. urtean. Gero Giovanni Velita 'Greccioko Jauna' deitutakoaren kasua be badaukagu. Gizon honek bere etxe ondoan belena antolatzea agindu eban, berez etxe partikular bateko lehenengo belena izango zana antolatuz. Kondaireak dinoanez, lehenengo belen hau jarritako lekuan eregi eban gero Asisko San Frantziskok bere egoteko lekua. Belenen ezaugarriak Belenen historia alde batera itxita, badagoz belenetan normalean jarten ...

Kontziertuan?

Bizkaie! 2006-01-13 00:00   antxina-barri
Azken pausuak Hurrengo barriztapena 1925ean hasi ziran eztabaidatzen Primo de Rivera zala Espainiako agintari edo diktadorea. Hurrengo urtean adostu eta hurrengo 25 urteetarako iraupen epea aurreikusten eutsien agintariek. Barriztapen hau urtebete aurreratu zan orduan ‘Banco del Credito de la Unión Minera’ banketxeak izandako porrotagaitik. Horretan be interes berezia euken Aldundiek, porrotagaz zerikusia eukelako, batez be, Bizkaikoak. Beraz, Madrileko Gobernuagaz izandako eztabaidak ez ziran errazak izan, ezin bestekoa izan zalarik Horacio Etxebarrieta industria gizonak egindako bitartekaritza lana. Kontzertuaren amaierea, barriz, 1936ko ...