Zemendiak 15
'Burdinaren arrastoa Euskal Herriko onomastikan'.
2025/11/15 11:00
El Pobaleko Burdinolan.Hizlaria: Carlos Glaria, etnografo eta filologoa.
'Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantán'. LA DRAMATICA ERRANTE.
2025/11/15 19:00
Durangoko San Agustin Kultur Gunean. |AntzerkiaErosi sarrerak hemen.
Herri libreak. Euskal Herria - Palestina 'Alkartasun Martxa'.
2025/11/15 17:30
Arriagatik San Mamesera. |Bestelakoak
Bizkaiko Bertsolari Txapelketea. Bermeo
2025/11/15 17:00
Bermeoko Artza Frontoian. |BertsolaritzeaSarrerak hemen.
Xilaba Bertsolari Txapelketea. Domintxaine
2025/11/15 17:00
Domintxaineko Herriko Gelan. |BertsolaritzeaSarrerak hemen.
Musika Haizeak 25. Kontzertu korala
2025/11/15 19:30
Karmengo Eleizan. |MusikeaGanbara Abesbatza. Zuzendaria: Aitor Biain Bidarte.
Arriolako XXXVI. Jazz Blues Jaialdia. GILES ROBSON (Erresuma Batua).
2025/11/15 22:00
Elorrioko Arriola Antzokian.Giles Robson, Blues harmonikako munduko interpretatzailerik onenetako bat dogu, azken urteotan, goranzko egundoko joerea izan dauelarik. Bere harmonikearen doinu ikaragarriak V2 Records diskoetxe herbeheretarragaz sinatzea berehala subertau jakon, eta Numford & Sons, Adele, Symply Red edo Skunk Anansie lako artisten bidelagun izan zana.
Memphisen, Winder 2019 Blues Music Awards saria jaso izan dauen artista parebakoa, Erresuma Batuko hedabide ospetsuenek holan deskribiduten dabe: Kontzertu ikaragarria, oilo-ipurdia jarriko deutsun soinuagaz.
Blues sakona eta sentimentuz betea gustetan bajatzu, ez dozu baztertuko Giles Robson.
'Pilar Belzunce. Retrato íntimo'.
2025/06/05 - 2026/01/31
Hernanin, Chillida Lekun. |ErakusketakPilar Belzunceren jaiotzearen mendeurrena nabarmentzen da Chillida Lekun. Eduardo Chillidaren emaztea eta bere bizitzan eta ibilbide artistikoan giltzarri izan zana. Zabalaga baserriko 5. aretoan kokatuta, Eduardo Chillidak berari eta bere zortzi seme-alabei egindako erretratuen bidez, haren garaiari aurrea hartzeko kapaz
izan zan erabagitasun handiko emakumearen nortasunaren zati txikiak ezagutarazoten ditu erakusketeak.
'Artelekun zehar. 1987-2002'.
2025/07/04 - 2026/01/11
Gasteizeko Artium Museoan. |ErakusketakArtium Museoak Euskal Herriko jardun artistikoen eta pedagogiaren arteko hartu-emonei eskainitako erakusketen hirugarren eta azken kapitulua. Arteleku prestakuntza eta produkzino-zentroaren lehenengo hamabost urteetan oinarritzen da, eta jarraipena emoten deutso Pentsatzeko leku bat (2022) izenekoak –1957 eta 1979 bitarteko hezkuntza-ekimen esperimentalak landu zituana– eta edonor, denok inor ez (2024) deitutakoak –1978 eta 1991 artean prestakuntza artistikoa instituzionalizetako izandako prozesuei buruzkoak– hasitako ikerkuntzeari.
Ordutegia: martitzenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta zapatu, domeka eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara.
Erretratua: Isabel Azkarate.
'Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja'.
2025/07/11 - 2025/12/28
Urduñako Orduña Hiria Museoan |ErakusketakBilboko Euskal Museoak atondutako Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja erakusketan Eulalia Abaituaren argazki-bilduma bat hartu da erreferentziatzat, eta lau jantzi josi dira, XIX. eta XX.mendeen artean Bizkaiko emakumeen jazkerea zelakoa zan erakusten dabenak, jente-aurrean ikusgai jarteko.
Musikagileak. Musika Garaikidearen XVI. Zirkuitua
2025/09/18 - 2026/03/21
Euskal Herriko hainbat lekutan. |Musikea
'Klasikoak' programea
2025/10/01 - 2025/12/27
Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donibane Lohizunen. |Ikus-entzunezkoakKonsultau programazino osoa hemen.
'Georg Baselitz. Pinturak 2014-2025'.
2025/10/08 - 2026/03/01
Bilboko Arte Eder Museoan. |ErakusketakAzken hamarkadan egindako formatu handiko berrogeita hamar inguru margolan ikusgai. Norman Rosenthal historialari britainiarrak hautatutako berrogeita hamar bat pintura –azken hamarkadan sortuak– batzen ditu erakusketeak. Moltso osoa artistearen estudiotik eta hainbat bilduma pribatutatik dator.
'Limina: Cosmopolitan Chicken Project 30'. KOEN VANMECHELEN.
2025/10/16 - 2026/01/31
Hernaniko Chillida Lekun. |ErakusketakNaturea, artea, zientzia eta arkitekturea buztartzen dituan erakusketea. Mugak/Euskadiko Nazinoarteko Arkitektura Biurtekoaren barruan, artisteak Espainian egin dauen lehen erakusketeak indartu egiten dau museoak naturea, artea, zientzia eta arkitekturea kurutzatzen diran leku bizi lez dauen bokazinoa.
