Zemendiak 14

Bertso Saioa. Bergara

2025/11/14 22:30

Bergarako Arrano Tabernan. |Bertsolaritzea

Bertsolariak: Eli Pagola eta Igor Elortza. Gai-jartzailea: Txinbo. Doban.

AIMAR CID.

2025/11/14 20:00

Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian.

HARTZ + TXIT KARRAMARRO.

2025/11/14 22:00

Tolosako Bonberenean.

'Gabrielen Ispiluetan Barrena'

2025/11/14 09:30

Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15).

Arestik euskal idazleakan izandako eragina aztertzeko jardunaldia. Euskaltzaindiak atondu dau Euskal Herriko Unibersidadeko Gabriel Aresti Katedreagaz, Gabriel Aresti Kultura Alkarteagaz eta Bilboko Koral Alkarteagaz, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, EITB eta BBK Fundazinoaren babesari esker.

Jon Garmendia eta Xabi Solanoren ikuskizuna: 'Bidasoatik Harago'

2025/11/14 19:30

Idiazabalgo Guraso Alkartean.

Berben eta musikearen bidez uniberso propio bat sortzea da helburua.

Musikaldia 2025. FEMMM & BAND.

2025/11/14 19:00

Iurretako Ibarretxe Kultur Etxean.

Egungo jazzaren eszenan ibilbide luzeko taldea da eta Donostia, Getxo eta Gasteizko jazzaldian ibili da.

Iurretako Udalak musikea bultzatu eta jazza, bluesa, gospela edo musika klasikoa lako diziplina eta estilo ezbardinak ezagutzera emoteko asmoz.

Loraldia-Iruñaldia 2025. 'IKIMILIKILIKLIK Vol.2'

2025/11/14 .

Iruñeko Baluarten.

ESTREINALDIA.



Jatorrizko Ikimilikilikliken oinarritutako sorkuntza barria: orain 50 urteko ‘Ikimilikiliklik’ ikuskizun ikonikoa ardatz hartuta, Loraldiak Ikimilikiliklik Vol.2 aurkeztu dau. Ez da omenaldi bat, berpizte bat baino. Jatorrizko lanaren espiritu barritzailea bereganatu eta gaur egungo lengoaia eszenikora ekarriz.

Belaunaldien arteko alkarrizketa artistikoa: Laboa, Artze anaien eta Zumetaren ondarea Edurne Azkarate, Iñaki Salvador eta Oreka Tx lako puntako sortzaileen ikuspegi garaikideagaz batu eta joandako denporen eta orainaren arteko zubi artistiko bat eregiz.

Abangoardiaren eszenan, etorkizunera begira: Ikimilikiliklik Vol.2 proiektuak jatorrizko lanaren ausardia berreskuratzen dau, Loraldia euskal sorkuntza garaikidearen erreferentetzt finkatuz eta euskal kulturearen etorkizuna irudikatuz.




Bertso poteoa eta afari merienda

2025/11/14 19:00

Zeberioko Plazan. |Bertsolaritzea

Bertsolariak: Andoni Egaña eta Oihana Bartra. 

Arriolako XXXVI. Jazz Blues Jaialdia. IOSU IZAGIRRE SEXTET.

2025/11/14 20:00

Elorrioko Arriola Kultur Aretoan.

Iosu Izaguirre Sexteten lehen grabazinoak, Mingus Moods (Errabal, 2023), arrakasta handia izan eban kritikearen eta publikoaren artean, eta jazza ezagutzen ez eben entzuleak be erakarri zituan. Ilusio (Errabal, 2025) lan barriak sendotu eta sakondu egiten dau proposamen hori: idazkera argiagoa eta emozionalagoa sakar, musikari guztien parte-hartze aktiboa ahalbidetzen daben konponketakaz. Obreak bere garaiko dudak, amesak eta itxaropenak islatzen ditu, ikuspegi itxaropentsu eta baikorra transmiduten.

Iosu Izaguirrek ibilbide moldakorra egin dau orkestratan, zineman eta Iñaki Salvador, Mikel Laboa edo Betagarri lako artistakaz alkarlanean. Izaguirren estiloak hainbat musika tradizino nahasten ditu errepertorio eskuragarria sortzeko. Jazzaren hezkuntzeagaz eta dibulgazinoagaz dauen konpromisoa bere kontzertuetan islatzen da, seikoteak — Izaguirre (kontrabajua), Rubén Salvador (tronpetisea), Pablo Ramos (saxo altua), Asier Iturbe (tronboia), Koldo Uriarte (pianistea) eta Aitor Bravo (bateria) — musika aurreretxirik barik ezagutzeko animetan gaitu.

 

Klaustro Sounds

2025/01/26 - 2025/11/23

Gasteizen, Montehermoso Kulturunean. |Musikea

'Pilar Belzunce. Retrato íntimo'.

2025/06/05 - 2026/01/31

Hernanin, Chillida Lekun. |Erakusketak

Pilar Belzunceren jaiotzearen mendeurrena nabarmentzen da Chillida Lekun. Eduardo Chillidaren emaztea eta bere bizitzan eta ibilbide artistikoan giltzarri izan zana. Zabalaga baserriko 5. aretoan kokatuta, Eduardo Chillidak berari eta bere zortzi seme-alabei egindako erretratuen bidez, haren garaiari aurrea hartzeko kapaz
izan zan erabagitasun handiko emakumearen nortasunaren zati txikiak ezagutarazoten ditu erakusketeak.

'Artelekun zehar. 1987-2002'.

2025/07/04 - 2026/01/11

Gasteizeko Artium Museoan. |Erakusketak

Artium Museoak Euskal Herriko jardun artistikoen eta pedagogiaren arteko hartu-emonei eskainitako erakusketen hirugarren eta azken kapitulua. Arteleku prestakuntza eta produkzino-zentroaren lehenengo hamabost urteetan oinarritzen da, eta jarraipena emoten deutso Pentsatzeko leku bat (2022) izenekoak –1957 eta 1979 bitarteko hezkuntza-ekimen esperimentalak landu zituana– eta edonor, denok inor ez (2024) deitutakoak –1978 eta 1991 artean prestakuntza artistikoa instituzionalizetako izandako prozesuei buruzkoak– hasitako ikerkuntzeari.

Ordutegia: martitzenetik barikura, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta zapatu, domeka eta jaiegunetan 11:00etatik 20:00etara.

Erretratua: Isabel Azkarate.

'Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja'.

2025/07/11 - 2025/12/28

Urduñako Orduña Hiria Museoan |Erakusketak

Bilboko Euskal Museoak atondutako Kameratik orratzera. De la cámara a la aguja erakusketan Eulalia Abaituaren argazki-bilduma bat hartu da erreferentziatzat, eta lau jantzi josi dira, XIX. eta XX.mendeen artean Bizkaiko emakumeen jazkerea zelakoa zan erakusten dabenak, jente-aurrean ikusgai jarteko.

Musikagileak. Musika Garaikidearen XVI. Zirkuitua

2025/09/18 - 2026/03/21

Euskal Herriko hainbat lekutan. |Musikea

'Klasikoak' programea

2025/10/01 - 2025/12/27

Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donibane Lohizunen. |Ikus-entzunezkoak

Konsultau programazino osoa hemen.

'Bilboko zirkuitua'

2025/10/02 - 2025/12/18

Bilboko hainbat auzotan. |Antzerkia

'Georg Baselitz. Pinturak 2014-2025'.

2025/10/08 - 2026/03/01

Bilboko Arte Eder Museoan. |Erakusketak

Azken hamarkadan egindako formatu handiko berrogeita hamar inguru margolan ikusgai. Norman Rosenthal historialari britainiarrak hautatutako berrogeita hamar bat pintura –azken hamarkadan sortuak– batzen ditu erakusketeak. Moltso osoa artistearen estudiotik eta hainbat bilduma pribatutatik dator.





 

 

'Limina: Cosmopolitan Chicken Project 30'. KOEN VANMECHELEN.

2025/10/16 - 2026/01/31

Hernaniko Chillida Lekun. |Erakusketak

Naturea, artea, zientzia eta arkitekturea buztartzen dituan erakusketea. Mugak/Euskadiko Nazinoarteko Arkitektura Biurtekoaren barruan, artisteak Espainian egin dauen lehen erakusketeak indartu egiten dau museoak naturea, artea, zientzia eta arkitekturea kurutzatzen diran leku bizi lez dauen bokazinoa.

Literatur Amuak 2025.

2025/10/24 - 2025/11/28

Ondarroan.

Ikerlari Gazteen Sariketea

2025/10/28 - 2026/06/14

Gerediaga Alkartean. |Lehiaketak