Abenduak 2

'Altxor elektrikoak'

2019/10/17 - 2020/05/25

Bilboko Berreginen Museoan. |Erakusketak

Eskulturako Museo Nazionalak antolatuta heldu da Bilbora erakusketea. Batetik, erakusketan ikusi ahal izango diran objektuak Erromako Goi Inperioaren Aroko altzari, ontzi eta hatu erritualen isla dira. Zehetasun ugariko piezak, dotoreak proportzinoetan eta irudimen handikoak apaingarrietan. Bisitaria Erroma hedonistara eroango daben zinezko artelanak, oparotasunak, mito klasikoek eta plazer finduek markautakoa. Erakusketearen beste aldeak kopia horreek zelan egin ziran adierazoten adu. Erakusketea osatzen daben faksimileak ez dagoz eskulangintzearen edo igeltsuan egindako hustuketearen ohiko prozeduraz eginda. Objektuok XIX. mendean sortu ziran galvanoplastiaren bidez, hau da, metalezko piezen fabrikazino elektrikoaren bidez.

'Soto. Laugarren dimensinoa'

2019/10/18 - 2020/02/09

Bilboko Guggenheim Museoan |Erakusketak

Guggeheim Museoan dagoz artista venezuelarraren obrak, zezeilaren 9ra arte.

'Open Codes. We are data'. Azkuna Zentroa + ZKM + Center for Art and Media, Karlsruhe

2019/10/23 - 2020/01/26

Bilboko Azkuna Zentroan. |Erakusketak

Bizitoki dogun munduari buruzko hausnarketea eginez, kodeek sortu eta gobernautako mundu honetaz.

Jaime de los Ríos komisarioagaz batera, Adam Slowick, Ruth Mayoral, Tunipanea, Varvara & Mar,  Hans Bernhard /Ubermorgen,  Roberta Bosco, Usue Arrieta& Vicente Vázquez artistak be izan dira aurkezpen saioan.

'Ignacio Goitia'

2019/10/25 - 2020/01/26

Bilboko Rekalde Aretoan. |Erakusketak

'Isabel Baquedano. Edertasunaz eta sakratuaz'. Viscofan

2019/10/30 - 2020/01/26

Bilboko Arte Eder Museoan. |Erakusketak

Isabel Baquedanoren (Mendabia, Nafarroa, 1929-Madril, 2018) obrearen osotasunaren lehen barrikuspena; XX. mendearen bigarren erdiko Espainiako pinturako figurarik personaletako bat izan zan.

Ehun eta berrogeita hamarretik gora margolanek eta berrogeita hamar marrazki inguruk zeharkaldi zabala eskaintzen deutse ikusleari artistaren lan eta bizi-ibilbide luzean barrena.

Hirurogeiko hamarkadan Iruñeko Eskolearen bultzatzaile autortua eta zirkulu txiki batzuetan oso errespetatua –haren lanak goiz jaso eban kritika espezializatuaren autortzea eta erregulartasunez egin zituan erakusketak Madrilen eta Euskal Herrian–, Baquedanok laster itxi eutson margolanei sinadurea eta eguna ezartzeari; sekula ez eban ospea bilatu, pinturearen ariketa hutsa baino. Horregatik nahiko ezezaguna da publiko zabalarentzat eta hori da Bilboko Arte Eder Museoak erakusketa hau antolatzeko izan dauen motibo nagusia, helburu bigaz: haren obrea zabaltzea eta haren ezagutzan sakontzea.

Bilbon izan ondoren, erakusketea Iruñean ikusi ahal izango da, Nafarroako Museoan eta Nafarroako Unibersidadea Museoan.

Argazkia: Miguel Zugaza, Bilboko Arte Eder Museoaren zuzendaria; Ángel Bados eta Miriam Alzuri, erakusketearen komisarioak; eta Adelina Moya Valgañón, arte historialaria.

'Azken alabak'.

2019/11/13 - 2020/01/05

Bilboko Euskal Museoan. |Erakusketak

Babcock Wilcox enpresearen industria aztarnak erakutsiko dira, artearen zerbitzura. Komisarioa: Alberto Salcedo.

JOSE ARRUE BARRUTIK

2019/11/15 - 2020/06/28

Gernikako Euskal Herria Museoan. |Erakusketak

38. Bilboko Nazinoarteko Txotxongilo Jaialdia

2019/11/23 - 2019/12/02

Bilbon. |Jaialdiak

Juanjo Corralesen zuzendaritzapean hirugarrena da aurtengoa, zemendiaren 23an hasi eta abenduaren 1ean amaituko dana.

Aurrekoetan lez, txotxongiloek Bilbon beti izan daben txokoa eta ikusleria sendotzea eta zabaltzea dau helburu  jaialdiak, umeei berebiziko arretea eskainiz. Corralesek laburbatu dau asmoa: umeak ditugu inbersino nagusia  eurak izango baitira antzerkiak beteko dituenak behin autonomo izanda. Eskola-ekitaldiak dobakoak izango dira, baina antzerkira joatearen truke, hemengo giza-laguntzino alkarteentzako elikagai ez-galkorrak eroatea eskatuko da. 

Kalidadea ez eze, Bilboko Jaialdiak alkarlana eta sinergiak erabiliko ditu helburuak beteteko. Holan, aurrera jarraituko dau Tolosako Topic, herri erakunde (Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzea, Bilbo, Arrigorriaga eta Areatzako udalak, besteak beste) eta beste kultura eragileakazko (Pabilioi 6, La Fundición, Harrobia, Artekale, Periplo) auzolanak.

Hiru3 kontinente eta 12 herrialdetatik etorritako 12 konpainiak izango dabe igazko kalidade maileari eusteko eta txotxongilo zein objektu bizidunak ardatz dituen hamaika teknika erakusteko ardurea. Bestalde, igaz 3.600 ikuslek emondako babesa handitzea be espero da.

Azken buruan, bi dira aurten Jaialdiak dakarzan nobedadeak: Txotxongilolari eta antzezleentzako trebakuntza-ikastaroak.

Bilbon eta Arrigorriagan, Txorierrin eta Areatzan be izango dira ekitaldiak

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.