Irailak 20

'El Amparo eta bere sukaldariak'

2019/03/14 - 2019/09/28

Bilboko Ondare Aretoan (Mª Diaz de Haro 11) |Erakusketak

Euskal sukaldaritzea aitatzen dan guztietan gizonezko sukaldari handienen izenak sortzen dira, gure herriko sukaldaritzako artearen barritzaileak izan diranenak. Hori gorabehera, emakumeak izan ziran XIX. gizaldiaren azken hamarkadetan eta XX. gizaldiaren hasierakoetan sukaldeetan ardunez, gastronomia frantziarraren ukitu batzuekaz, sukaldaritza tradizionalaren oinarriak jarri zituenak, gerorako funtsezko gako bihurtuz.

Erakusketa honek aitzindariak izan ziran emakume horreek omendu nahi ditu, batez be, El Amparo Jatetxeko sukaldariak izan ziran Felipa de Eguileor eta Vicenta, Úrsula eta Sira alaben lana goraipatuz. Izen bera dauen errezetategia 1930ean editau eben lehenengoz eta euskal gastronomiaren abiaburutzat joten da. Establezimendua zabalik egon zan 1879tik 1918ra arte eta aurten, barriz, zarratzearen mendeurrena ospatzen da.

Ana Vega Pérez de Arlucea, gastronomia kazetaria eta sukaldaritzearen historiaren zabaltzaileagaz edegiera-topaketea (19:00).

'Lucio Fontana. Atarian'

2019/05/17 - 2019/09/29

Bilboko Guggenheim Museoan |Erakusketak

Artista argentinar-italiarraren ehun obra inguru ipini ditue, irailaren 29ra arte.

'Ignacio Zuloaga 1870-1945'

2019/05/29 - 2019/10/20

Bilboko Arte Eder Museoan |Erakusketak

Eibarko margolariaren ibilbide osoa batu dabe 95 obrako erakusketan.

'Zubiaurretarrak. Memoria grafikoa'

2019/06/05 - 2019/10/06

Bilboko Arte Eder Museoan |Erakusketak

'Orekaren bila'. Mikel Lertxundi

2019/07/18 - 2019/10/13

Bilboko Rekalde Aretoan. |Erakusketak

'Auschwitz, konzentrazino-esparru nazi alemaniarra'

2019/09/12 - 2020/03/12

Bizkaian, Erandioko Jon Alberdi Zentroan. |Erakusketak

Orain, lehen aldiz historian, Auschwitz–Birkenauko Estadu-Museoaren erakusketa berezia ikusgai izango da gurean. Erakusketeak Heriotzearen lantegia ezizenagaz ezagutzen dan konzentrazino-esparruaren inguruan antolatutako museoko artxibo historikoko argazki eta agiri ezezagunak ikusteko aukerea dakar. Balio historiko handiko erakusketea da eta gizadiak bizi izan dauen jazoera ilunenetako baten dimensinoa ulertzeko ezinbestekoa. Kontuak kontu, Auschwitz, konzentrazino-esparru nazi alemaniarra erakusketearen inaugurazinoa irailaren 17an izango da.

Getxo Sound Fest 2019

2019/09/19 - 2019/09/22

Getxon, Areetan. |Musikea

Informazino gehiago hemen.

'Marea Biziak'. Atlantikaldia

2019/09/19 - 2019/09/22

Errenterian. |Musikea

NATHY PELUSO + THE SKATALITES + OREKA TX & SAN SALVADOR + MAMBE & DANOCHILANGO + SARA ZOZAYA + MONTAUK...