Abuztuak 5

ZEA MAYS

2019/08/05 22:00

Gasteizen, txosnatan. |Musikea

La M.O.D.A.

2019/08/05 .

Gasteizeko Foru Plazan. |Musikea

'El Amparo eta bere sukaldariak'

2019/03/14 - 2019/09/28

Bilboko Ondare Aretoan (Mª Diaz de Haro 11) |Erakusketak

Euskal sukaldaritzea aitatzen dan guztietan gizonezko sukaldari handienen izenak sortzen dira, gure herriko sukaldaritzako artearen barritzaileak izan diranenak. Hori gorabehera, emakumeak izan ziran XIX. gizaldiaren azken hamarkadetan eta XX. gizaldiaren hasierakoetan sukaldeetan ardunez, gastronomia frantziarraren ukitu batzuekaz, sukaldaritza tradizionalaren oinarriak jarri zituenak, gerorako funtsezko gako bihurtuz.

Erakusketa honek aitzindariak izan ziran emakume horreek omendu nahi ditu, batez be, El Amparo Jatetxeko sukaldariak izan ziran Felipa de Eguileor eta Vicenta, Úrsula eta Sira alaben lana goraipatuz. Izen bera dauen errezetategia 1930ean editau eben lehenengoz eta euskal gastronomiaren abiaburutzat joten da. Establezimendua zabalik egon zan 1879tik 1918ra arte eta aurten, barriz, zarratzearen mendeurrena ospatzen da.

Ana Vega Pérez de Arlucea, gastronomia kazetaria eta sukaldaritzearen historiaren zabaltzaileagaz edegiera-topaketea (19:00).

'Jenny Holzer. Zera deskribaezina'

2019/03/22 - 2019/09/09

|Erakusketak

Bilboko Guggenheim Museoan egongo da Zera deskribaezina erakusketea, irailaren 9ra arte.

'Lucio Fontana. Atarian'

2019/05/17 - 2019/09/29

Bilboko Guggenheim Museoan |Erakusketak

Artista argentinar-italiarraren ehun obra inguru ipini ditue, irailaren 29ra arte.

'Ignacio Zuloaga 1870-1945'

2019/05/29 - 2019/10/20

Bilboko Arte Eder Museoan |Erakusketak

Eibarko margolariaren ibilbide osoa batu dabe 95 obrako erakusketan.

'Zubiaurretarrak. Memoria grafikoa'

2019/06/05 - 2019/10/06

Bilboko Arte Eder Museoan |Erakusketak

'Euskera ibiltaria'

2019/06/20 - 2019/09/17

Bermeon, Arrantzaleen Museoan. |Erakusketak

Bermeo Tuna World Capital

2019/07/02 - 2019/08/27

Bermeon. |Erakusketak

Arrantzaleen Museoko geletan zehar egingo dan bisita honetan atunaren garrantzia Bermeo herriko ekonomian azalduko deuskue, baita zelan eta non arrantzatzen dituen atunak.

- Egunak: Garagarrilaren 2tik abuztuaren 27ra, martitzenetan.

- Ordua: 10:30

- Prezioa: 3,5€ (2€ murriztua eta doban 12 urtetik beherakoak)

- Erreserbak: Bermeoko turismo bulegoan: Tl. 94 617 91 54 edo turismoa@bermeo.eus

'Orekaren bila'. Mikel Lertxundi

2019/07/18 - 2019/10/13

Bilboko Rekalde Aretoan. |Erakusketak

'Mundu ikustezina' erakusketea

2019/08/01 - 2019/08/31

Bilbon, Santutxuko metro geltokian. |Erakusketak

Metro Bilbao, Energiaren Euskal Erakundea, Eusko Jaurlaritzea, Ihobe, CIC Nanogune, Bilboko Udala eta UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeak Mundu ikustezina erakusketea inaugurau dabe Santutxuko metroko geltokian.

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadearen 50. urteurrena dala eta, irudi mikroskopioen zazpi horma-irudik osotzen daben erakusketea izango da ikusgai Metro Bilbaoren geltoki desbardinetan hurrengo hilebeteetan. Erakusketea Sestaoko geltokian egon da ikusgai garagarrilean eta Santutxun, abuztuan.