Apirilak 16

'ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa'

2018/10/05 - 2019/06/02

Bilboko Arte Eder Museoan |Erakusketak

'Riflepistolacañon'. Jacobo Castellano

2019/02/08 - 2019/05/19

Gasteizen, Artium Museoan. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

'Leones en la nieve'

2019/02/27 - 2019/07/14

Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologi Museoan. |Erakusketak

Garagarrilarenn 14ra arte egongo da ikusgai Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologi Museoan. Martxiaren 20tik aurrera, bisita gidatuak egingo dira eguazten eta barikuetan, 18:00etan.

Martiaren 27an eta maiatzaren 15ean, autore-bisita bi egongo dira, bata euskeraz eta bestea gaztelaniaz, Asier Gomez Olivencia paleontologo eta erakusketearen komisarioak gidatuta.

Bagilaren 14an, ibiladi bat egingo da Oñatira, 3 ordu eta 30 minutuan Arrikrutzeko kobazuloko galerietan zehar ibilteko, han topau zalako erakusketa honen ale garrantzitsuena dan lehoiaren eskeletoa. Ganera, aukerea izango da kobaren berezitasun arkeologikoez gozetako.

Azkenik, maiatzeko domekatan, familientzako tailer bat egingo da, Piztien artean izenekoa, 6-12 urte bitarteko seme-alabak dituen familiek aukerea izango dabe Euskal Herrian orain dala 20.000 urte bizi ziran animaliak ezagutzeko.

'Lehoiak elurretan. Arrikrutzeko lehoia'

2019/02/27 - 2019/07/14

Bilbon, Bizkaiko Arkeologi Museoan |Erakusketak

Besteak beste, Arrikrutzeko lehoiaren eskeletoa ikusi ahal izango da, garagarrilaren 14ra arte.

Euskara Ibiltaria

2019/03/13 - 2019/06/16

Bilboko Euskal Museoan. |Erakusketak

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa oinarritzat hartzen dauen Euskara Ibiltaria erakusketearen edegiera-ekitaldia.

Bestetik, Beasain, Portugalete, Bilbo, Baiona eta Iruñean izan ondoren, erakusketea erabarritu dau Euskaltzaindiak, material, joko eta ahots barriak txertatuz.

Laboral Kutxak babesten dauen Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren (#EHHA) materialakaz egin da erakusketea, euskaldun eta erdaldunei zuzendua dagoana.

Bide batez, Atlasaren X. liburukia 15ean aurkeztuko da, bihar hasi eta bi egunez luzatuko dan Nazinoarteko Dialektologia biltzarraren barruan.

'El Amparo eta bere sukaldariak'

2019/03/14 - 2019/09/28

Bilboko Ondare Aretoan (Mª Diaz de Haro 11) |Erakusketak

Euskal sukaldaritzea aitatzen dan guztietan gizonezko sukaldari handienen izenak sortzen dira, gure herriko sukaldaritzako artearen barritzaileak izan diranenak. Hori gorabehera, emakumeak izan ziran XIX. gizaldiaren azken hamarkadetan eta XX. gizaldiaren hasierakoetan sukaldeetan ardunez, gastronomia frantziarraren ukitu batzuekaz, sukaldaritza tradizionalaren oinarriak jarri zituenak, gerorako funtsezko gako bihurtuz.

Erakusketa honek aitzindariak izan ziran emakume horreek omendu nahi ditu, batez be, El Amparo Jatetxeko sukaldariak izan ziran Felipa de Eguileor eta Vicenta, Úrsula eta Sira alaben lana goraipatuz. Izen bera dauen errezetategia 1930ean editau eben lehenengoz eta euskal gastronomiaren abiaburutzat joten da. Establezimendua zabalik egon zan 1879tik 1918ra arte eta aurten, barriz, zarratzearen mendeurrena ospatzen da.

Ana Vega Pérez de Arlucea, gastronomia kazetaria eta sukaldaritzearen historiaren zabaltzaileagaz edegiera-topaketea (19:00).

'Allora & Calzadilla: Farmazia tropikala'

2019/03/15 - 2019/06/23

Bilboko Guggenheim Museoan. |Erakusketak

Erakusketeak Jennifer Allora (Filadelfia, AEB, 1974) eta Guillermo Calzadilla (Habana, Kuba, 1971) artisten hainbat obra eskaintzen ditu; biek ala biek 20 urtetik gora daroez alkarregaz lanean, eta arte-praktika garaikideen funtsezko erreferente dira.

'Jenny Holzer. Zera deskribaezina'

2019/03/22 - 2019/09/09

|Erakusketak

Bilboko Guggenheim Museoan egongo da Zera deskribaezina erakusketea, irailaren 9ra arte.

'Burdina eta ahotsa, burdinezko eskulturak'. JOSEBA GOTZON

2019/04/04 - 2019/04/27

Getxon, Algortako Villamonte Kultur Etxean. |Erakusketak

'HEBRA, El exceso'. Zuhar Iruretagoiena

2019/04/05 - 2019/06/08

Getxon, Zirrimarra Arte Tailerreko BI HORMETARA erakusketa-espazioan. |Erakusketak

Ordutegia: Astelehenetik barikura 16:30-20:00, zapatuetan 11:00-14:00. Beste hitzordu batzuk adosteko 944916186 zenbakira deitu.

Zirrimarra Arte Tailerra: Anboto kalea 2, sarrerea Aingeruaren Etorbidetik. Getxo. Metro Bidezabal.

IX. Eskutartie - Udabarriko Artisautza Azokea 2019

2019/04/12 - 2019/04/22

Bilboko Arenalean. |Azokak