Martxoak 30

Durango Ardao Saltsan - XII. Ardao eta Delikatessen Feria

2019/03/30 .

Durangoko Landakon. |Feriak

Informazino gehiago hemen.

Plateruena Rap Reggae Party

2019/03/30 22:00

Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. |Musikea

KULTOKULTIBO + CALERO LDN & PURINI MADNESS + GAROLO + DJ LORO

X Urte Birea. TOOTH

2019/03/30 .

Azpeitiko Matadeixen. |Musikea

Arrolako herrixkara eta Forura ibilaldia

2019/03/30 .

Urtekerea 8:30ean Irundik eta 9:00etan, Donostiatik. |Bestelakoak

Arrolako kastroa (Nabarniz) Bigarren Burdin Aroko herrixka bat da, K.a. III. eta I. mendeen artekoa. Aro horretako Bizkaiko herrixkarik handiena da, ekialdeko Kantauriko nagusia, eta Euskal Herri osoan egoerarik onenean dagozanetako bat. 
 
Aztarnategi arkeologikoaren eta interpretazino zentroaren bisitaldi gidatua egingo da –Arratzun dago interpretazino zentroa–, eta, Arratzun bertan bazkaldu, eta erromatarren garaiko Foruko aztarnategia bisitauko da, Urdaibaiko itsasadarraren bazterrean.
 
Erromatarren kokaleku bat zan Forua.  Herrixkako jardun ekonomikoa metalurgiagaz eta merkataritzeagaz lotuta egoan, eta, herrixkea itsasadarraren oinean egoala-eta, erromatar produktuak Bizkaian sartzeko ibai portu esanguratsua izan zan.

Izena emoteko klik egin hemen.

AINARA LEGARDON + Taldea

2019/03/30 20:30

Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean. |Musikea

'ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa'

2018/10/05 - 2019/06/02

Bilboko Arte Eder Museoan |Erakusketak

'Riflepistolacañon'. Jacobo Castellano

2019/02/08 - 2019/05/19

Gasteizen, Artium Museoan. |Erakusketak

Informazino gehiago hemen.

Bilboko Zirkuitua

2019/02/10 - 2019/04/10

Bilbon. |Antzerkia

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

'Lehoiak elurretan. Arrikrutzeko lehoia'

2019/02/27 - 2019/07/14

Bilbon, Bizkaiko Arkeologi Museoan |Erakusketak

Besteak beste, Arrikrutzeko lehoiaren eskeletoa ikusi ahal izango da, garagarrilaren 14ra arte.

'Anonima'. Bilbao Formarte

2019/03/09 - 2019/04/07

Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean. |Erakusketak

Euskara Ibiltaria

2019/03/13 - 2019/06/16

Bilboko Euskal Museoan. |Erakusketak

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa oinarritzat hartzen dauen Euskara Ibiltaria erakusketearen edegiera-ekitaldia.

Bestetik, Beasain, Portugalete, Bilbo, Baiona eta Iruñean izan ondoren, erakusketea erabarritu dau Euskaltzaindiak, material, joko eta ahots barriak txertatuz.

Laboral Kutxak babesten dauen Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren (#EHHA) materialakaz egin da erakusketea, euskaldun eta erdaldunei zuzendua dagoana.

Bide batez, Atlasaren X. liburukia 15ean aurkeztuko da, bihar hasi eta bi egunez luzatuko dan Nazinoarteko Dialektologia biltzarraren barruan.

'El Amparo eta bere sukaldariak'

2019/03/14 - 2019/09/28

Bilboko Ondare Aretoan (Mª Diaz de Haro 11) |Erakusketak

Euskal sukaldaritzea aitatzen dan guztietan gizonezko sukaldari handienen izenak sortzen dira, gure herriko sukaldaritzako artearen barritzaileak izan diranenak. Hori gorabehera, emakumeak izan ziran XIX. gizaldiaren azken hamarkadetan eta XX. gizaldiaren hasierakoetan sukaldeetan ardunez, gastronomia frantziarraren ukitu batzuekaz, sukaldaritza tradizionalaren oinarriak jarri zituenak, gerorako funtsezko gako bihurtuz.

Erakusketa honek aitzindariak izan ziran emakume horreek omendu nahi ditu, batez be, El Amparo Jatetxeko sukaldariak izan ziran Felipa de Eguileor eta Vicenta, Úrsula eta Sira alaben lana goraipatuz. Izen bera dauen errezetategia 1930ean editau eben lehenengoz eta euskal gastronomiaren abiaburutzat joten da. Establezimendua zabalik egon zan 1879tik 1918ra arte eta aurten, barriz, zarratzearen mendeurrena ospatzen da.

Ana Vega Pérez de Arlucea, gastronomia kazetaria eta sukaldaritzearen historiaren zabaltzaileagaz edegiera-topaketea (19:00).

Laburbira, Euskerazko Film Laburren XVI. Zirkuitua

2019/03/18 - 2019/04/17

Getxon, Algortan eta Areetan. |Ikus-entzunezkoak

Informazino gehiago hemen.

XVIII_AMP OKELA. 'Zaratea'

2019/03/21 - 2019/04/04

Bilbon (San Frantzisko kalea 11, behea) |Erakusketak

OLATZ OTALORA + OIHANE IRAGUEN + MATTIN

MAIALEN LUJANBIO (21:00etan).

Informazino gehiago hemen.

Beratu Jaialdia Festival

2019/03/28 - 2019/03/31

Oñatin. |Musikea

MOHAMA SAZ + AINARA LEGARDON + ELENA SETIEN + VULK + ATON RHUMBA + UNAMA +`JUAN VALLS + MADALEINE + ORDEL