Berba ta berba ta berba...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2016-03-09 18:18

Gurean be hauteskunde usaina kalean dago. Eta ikusiko dogu zelan geratzen dan Legebiltzar barria. Eta, batez be, ikusiko dogu ordurako Espainian gobernurik badagoan ala ez. Belgikan 500 egun baino gehiago emon ebezan gobernu barik alderdien arteko ituna ezinezkoa zalako.

Berba eta berba egiten da egunotan Madrileko politikeari buruz eta ez da fundamentuzko ezebe atara nahiz eta hauteskundeak izan diranetik hile bi ta erdi pasau diran. Egia da panorama bihurria topau dabela politikariek Diputaduen Kongresuan. Baina egia da, bestalde, ez dabela ahalegin berezirik egin izan gobernetako formula sendorik topetako. Eta ez daiela esan Pedro Sanchezen ahalegina benetakoa izan danik. Berak baekian Podemosek ez ebala gura Ciudadanosegaz batera joan, eta baekian Ciudadanos eta abertzaleak alkargatxak dirala. Eta badaki ez daukala gobernetako behar beste gehiengorik.

Argi dago, nire uste apalean, PSOEren barne ekatxak bultzatuta joan izan zala Pedro Sanchez inbestidura saiotara. Ta are argiago dago, nire eretxiz, alderdi politikoek ez dabezala baztertuten hauteskunde orokor barriak bagilerako. Orain denporatxua idatzi neban urtenbiderik logikoena koalizino handia eratzea zala. Holango urtenbideak posible izan dira herri zibilizatuetan. Alemanian, Belgikan, Holandan, Euskadin... Baina ikusitakoaren arabera ez da horren erraza izango halango koalizinoak eratzea Espainiako gobernu sendoa babesteko.

Eta, hori bai, gurean be hauteskunde usaina kalean dago. Eta ikusiko dogu zelan geratzen dan Legebiltzar barria. Eta, batez be, ikusiko dogu ordurako Espainian gobernurik badagoan ala ez. Belgikan 500 egun baino gehiago emon ebezan gobernu barik alderdien arteko ituna ezinezkoa zalako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa