Astelehenetik aurrera...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2015-12-19 11:18

Egia baldin bada PP eta Ciudadanosen artean posible dala gehiengo osoa ataratea Kongresuan, ikustekoa izango da zelan moldatzen diran eskutik helduta eskuin zaharra eta eskuin barria. Eta orain arte politikea espektakulua izan baldin bada, hauteskundeen ondoren hori baino serioagoa izango ete da...

Amaitu da hauteskunde kanpainea, zorionez. Baten batek esango dau ezagutu dogun kainpainarik mediatikoena izan dala, eta ez dau arrazoi faltarik izango. Horrezaz gan, niretzat inoiz ezagutu dodan kanpainarik ganorabakoena izan da.

Bueltak emoten buruari eta ez dakit Estadu mailan aginduteko aurkeztu diran liderrek zer eskaintzen daben. Ez dakit zeintzuk diran euren proposamenak. Raxoi eta Sanchezen arteko buruz burukoa izan da adierazgarriena: euren ideak eta proposamenak zabaldu barik zu gehiago eta okerrago-ka ibili dira etenbarik. Alderdi barriei buruz ezin da gauza handirik esan. Euren buruzagien personalidadea (eta banidadea) albo batera itxita, euren egitura barriak osotuteko sortu diran iskanbilak etorten jataz burura.

Itxurea eta postureoa proposamenen ordez. Politikea zaharra baso barritan, antza. Kontuak kontu, inkestek dinoe popularrek irabaziko dabezala hauteskundeak. Antza, jesarlekuetan diferentzia handiagoa izango da botoetan baino. Eta inor gitxik esan dauena zera da: popularrek gehiengo osoa izango ei dabe Senatuan, bigarren irakurketea egiteko eta lurraldetako arazoak konponduteko sortu zan parlamentu zatia. Egia baldin bada PP eta Ciudadanosen artean posible dala gehiengo osoa ataratea Kongresuan, ikustekoa izango da zelan moldatzen diran eskutik helduta eskuin zaharra eta eskuin barria. Eta orain arte politikea espektakulua izan baldin bada, hauteskundeen ondoren hori baino serioagoa izango ete da...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa