Ahaztu Aritz...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2015-11-30 18:05

Maila personalean gailurrera heltzea izango litxake Aritz Adurizentzat, baina gurago dot partidu borobilak Athleticegaz ikustea Estaduko kamiseteagaz ikustea baino.

Bai, neu naz telebistan atara dana Estadu mailako kate baten. Kaletik errekadotxua egiten harrapau nabe kamareagaz eta ezin ezetz esan kalea egiten dabilzan beharginei. Badakit eurek ez dabela erabagiten euren komunikabideen ildo informatiboa eta ikuspuntu ekonomikotik katearen begirik ahulena dirala.

Nik espero neban Pariseko atentatuen ondorioei buruzko eretxia, hastear dagoan hauteskunde kanpaineari buruzkoa... Bai zera!! Aritz Aduriz zan berbagaia eta galderea honakoa: Del Bosquek deitu behar ete deutso La Rojagaz jokatu dagian?

Sasoi betean dago aurrelari donostiarra. Bera barik Athletic ez litxake egongo dagoan lekuan, taldeko jokalaririk erabagikorrena da, baina hoba Del Bosquek deituten ez badeutso.

Hamaikatxu partida daukaz aurretik aurtengo denporaldian, Ligan, Kopan, Europa Leaguen eta atsedenaldiak hartu beharko ditu, dana jokatzea berarentzako (eta nonorentzako) ezinezkoa izango dalako. Aurten Athleticek izugarrizko mailea dauka eta ardatza osotuten daben jokalari guztiak behar ditu denporaldi borobila egin ahal izateko.

Maila personalean gailurrera heltzea izango litxake Aritz Adurizentzat, baina gurago dot partidu borobilak Athleticegaz ikustea Estaduko kamiseteagaz ikustea baino. Seguru nago Estaduko selekzinogaz jokatu ezkero, gitxiago jokatuko leukela Athleticegaz. Beraz, hoba del Bosquek Morata edo Costa deitzen baditu, killerrik onena Athleticen lagazen dauen bitartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa