Madrileko aireak

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2015-09-30 17:16

Defendagatxa da Espainiako Justiziaren independentzia halango jazoeren aurrean.

Eroak be baekian joan dan domekako emoitzatan goitik beherako aldaketea emongo zala Artur Masen kontrako inputazinoa hauteskundeen aurretik kaleratu izan bazan. Egoera horretan, Masen zerrendearen gehiengoa are handiagoa izango litxakela uste dot. Kosta egiten da inspirazino politikorik ez dagoala sinistutea. Defendagatxa da Espainiako Justiziaren independentzia halango jazoeren aurrean.

Junts pel si eta CUP batuta ez ziran gauza izan botoetan irabazteko joan dan domekan. Edozelan be, ha historia amaituta dagoala esatea lar esatea dala pentsetan dot. Hauteskundeen ondoren bada be, martiri bihurtuko ei dabe Mas. Berpiztu egin dabe kolokan egoan buruzagi politikoa. Seguru nago Estatuten kontrako sententziaren ondorioz hainbat kataluniar independentziaren alde atara ziran bezalaxe, Masen kontra epaiketea antolatuten bada, are gehiagok ikusiko dabe Espainian Kataluniak etorkizunik ez daukala.

Ez dira gitxi abenduan izango diran hauteskundeetan begiak iminita daukiezanak. Popularrek Kongresuan dekien gehiengo osoa galduko balebe, Madriletik bestelako airea bialdu leikie Kataluniarantza. Baina zer gertatuko ete da Alderdi Popularra eta Ciutadansen artean gehiengo osoa lortuteko gauza badira? Madrileko Gobernutik Kataluniara bialduko dan airea are zakarragoa izango da, seguru...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa