Zezena

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2015-09-09 19:36

Nire lagun batek esan eustan orain gitxi: Hara, Espainiako ikurra zezena da; ederra, indartsua, plazara galtzera ateraten dana.

Kataluniako Parlament barria aukeratzeko kanpaina ofiziala hasteko ordu gitxi falta badira be, aspalditik dabilz kanpainan alderdi, gobernu eta eragile guztiak.

Ez da txantxetakoa Estaduak agertu dauen jarrerea. Burura etorri jat Eskoziako erreferenduma izan zanean Britaina Handiko gobernuak izan eban jokabidea. Eskoziarrak maite ebazala eta euren interesak defendidu gura ebazala adierazo eban. Beste jarrera bat defendiduten ebenen aurrean zeozelango errespetua agertu zan.

Espainiako gobernuak, ostera, Miura zezen baten modura jokatzen dau. Gartzela zigorragaz mehatxu egiten dau. Hauteskundeak irabazita be ez dabe beteko uritarron borondatea. Zoroak, megalomaniakoak eta txoripitoak dira independentzia gura dabenak.

Sudurrak esaten deust galduta ikusten dabezala hauteskundeak eta interes gehiago daukiela abenduan izango diran hauteskundeetan Kataluniakoetan baino. Espainiara begira dagoz, euren Espainiara. Eta euren modura pentsetan ez dauenak egurra besterik ez dau merezidu. Ez dabe gura besteen bihotzak irabazi. Adarkadak luzatzea gurago muxuak baino.

Nire lagun batek esan eustan orain gitxi: Hara, Espainiako ikurra zezena da; ederra, indartsua, plazara galtzera ateraten dana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa