Zinemaldiak Gotzon Elortzaren hiru dokumental zaharbarrituen proiekzinoa eskainiko dau

Bizkaie! 2011-09-16 15:54   Barriak

Zinemaren historian euskeraz egindako lehenengoak dira datorren martitzenean, irailaren 20an, Donostiako Zinemaldian, proiektauko diran Gotzon Elortzaren lanak, Getxoko auzokideak 60. hamarkadan, euskeraz berba egitea galazota egoan garaian, egindako hiru dokumental zaharbarritu.

Zinemaren historian euskeraz egindako lehenengoak dira datorren martitzenean, irailaren 20an, Donostiako Zinemaldian, proiektauko diran Gotzon Elortzaren lanak, Getxoko auzokideak 60. hamarkadan, euskeraz berba egitea galazota egoan garaian, egindako hiru dokumental zaharbarritu. Principe izeneko aretoan 20:45etik aurrera izango dan Ereagatik Matxitxakora (1959), Aberria (1961) eta Elburua Gernika (1962) lanen proiekzino-saioan Gontzon Elortza bera eta udal agintarien ordezkaritzea egotea espero da.

Dokumentalen irudiak Gotzon Elortzak eta bere emazteak, Bisi Unanuek, grabau zituen, garai horretan Parisen bizi eta askotan ezkutuan mugea zeharkatzen etorri ziranean, ezelako laguntzarik barik ondoren Parisen euken gela bakarrean montetako' adierazo eutson Getxoberriri Elortzak berak 2010eko apirilean, lan horreen zaharbarritze prozesua martxan jarri zanean. Ekimena Getxoko, Bermeoko eta Gernikako Udalen, Uribe Kostako Mankomunidadearen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Filmotekearen kolaborazinoagaz eroan zan aurrera. Proiektuaren aurrekontua 14.000 eurokoa da. Foru Aldundiak 5.000€ ipini zituan eta ganerakoa beste lau erakunderen artean. Barriztapenaren helburua balio historiko, etnografiko eta linguistiko handikoak diran dokumentalen biziraupena ziurtatzea izan zan. Lan aitzindari eta mirestekoaren fruitua diran dokumentalak Euskal Filmotekan egon dira gordeta; egoera kaskarrean egozan eta Aldundiaren laguntzinoagaz merezidu daben tokian eta egoeran jarri nahi izan genduzan eta aldi berean egileari omenaldia eskaini. Orain merezidu dauen omenaldia egingo deutsee jagokon lekuan, nabarmendu dau Koldo Iturbek, Euskara zinegotziak.

Gotzon Elortza jaiotzez getxotarra ez bada be, bere bizitzaren zati handiena Getxon emon dau eta 'Getxori eta euskereari daukotsen maitasuna tarteko, argi izan dau bere produkzinoan eta geure hizkuntzea eta kulturea mantendu eta berreskuratzen lagundu dau gehitu dau zinegotziak.

Dokumentalek hainbat irudi erakusten ditue, tartean Portu Zaharra, Ereaga, Arrigunaga, Gorliz, Barrika, Bermeo, Enbeitar eta J.Lopategi bertsolariak, Victor Olaeta jantzaria… Gotzonen ahotsagaz eta euskal musikeagaz batera, eta gaur egun existiduten ez diran egoerak be erakusten ditue. Gauza inozenteak dira errepresiona oso handia zalako. Lanokaz euskerearen atzerapenari aurre egiten lagundu nahi izan neban, ikus-entzunezko materialik ez eukan hizkuntzea epe laburrera hilda egoalakoan bainengoan. Nire helburua euskerea entzunarazotea izan zan adierazo eban egileak. Esangura horretan, Getxon igazko apirilean egindako omenaldian Imanol Landa Alkateak bere lana eskertu eutson eta nabarmendu eban euskereak gaur egun dauen egoerea neurri handi batean berak lako personek egindako esfortzuari esker izan da.


Zinemaldiaren omenaldia

Zinemira atalaren barruan izango dan dokumentalen emonaldiak Euskal Filmotekearen bi helburu errealidade bihurtuko ditu, batetik euskal zinemaren ondarea zaharbarritzea eta bestetik zabaltzea. Elortzak egindako ekimen historikoa publikoak onartzea eta ulertzea espero dogu aitatu dau Joxean Fernándezek, Euskal Filmotekako Zuzendariak eta Zinemaldiaren Zuzendaritza Batzordeko kideak. Elortzak bere borondate handiz egin eban artisau-lantzat jo daitekeena, jazoera gogoangarria, dirulaguntza publikorik bakoa eta merkatal produkzinoetatik urrun egon dana euskerea garai horretarako baliogarria zan hizkuntzea erakusteko borondateagaitik egin eban. Zinema-hizkuntzeak delineatzaile bizkaitarraren borondatea gidatu eban, diktadura frankistak alor guztietan, baita hizkuntzakoan be, bere garaipen militarra inponiduten segitzen eban garaian, zehaztu dau J.Fernándezek.


DVD berezia

Gotzon Elortza zinemagile bizkaitarrak 1959tik 1962ra bitartean egindako hiru filmak zaharbarritu ditu Euskadiko Filmategiak eta DVD edizino bat preparau dau. Euskal kulturearen altxor hau jendartean zabaltzea derrigorrezkoa zan Euskadiko Filmategiaren eretxiz eta, beraz, Eusko Jaurlaritzeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak babestuta, DVD edizinoa kaleratuko dau. DVD horreek Berria egunkariagaz batera banatuko dira doban irailaren 25ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu