2010eko garagarrilaren 31a
hasiera > barriak > jan-edanak > Aukeratu ditue Bizkaiko Txakolinaren Tratu Profesionalari emondako I. Ipar Kutxa Sariko 16 finalistak
Aukeratu ditue Bizkaiko Txakolinaren Tratu Profesionalari emondako I. Ipar Kutxa Sariko 16 finalistak  

Bizkaiko 16 taberna eta jatetxetako bat izango da Bizkaiko Txakolinaren Tratu Profesionalari emondako I. Ipar Kutxa Sariaren irabazlea. Finalista geratu diran 12 taberna eta lau jatetxeek autortua dabe Bizkaiko Txakolina aurkeztu eta zerbidukeran daben kontua eta atentzinoa, bai eskaintzearen bariedadean, bai edalontzietan, bai hotz-beroan eta bai zerbitzuaren kalidade orokorrean. Errotulu itsasgarri txukun batzuen bidez publiko kontsumitzaileak errazago identifikauko ditu finalistak.

Sariaren antolatzaileek gaur adierazo dabenez, ardandegi-jaube eta dastaketako batzordekideen artean egindako inkesta batean balorazino altuena jasotako jatetxe eta tabernak geratu dira lehiaketa honetako finalista. Ondokoak dira zerrenda horretan dagozan establezimenduak: jatetxeen artean, 'Remenetxe' (Muxika), 'Andra-Mari' (Galdakao), 'El Viejo Zortzi' (Bilbo) eta 'Boroa' (Zornotza); tabernen artean, 'Motagane' (Erandio), 'Oreka' (Zalla), 'M & G' (Zalla), '1000 Kolorao' (Gernika), 'Auzokoa' (Gernika), 'Catavinos' (Algorta), 'Arrantzale' (Algorta), 'Bitoque' (Bilbo), 'Gure Toki' (Bilbo), 'Lar' (Bilbo), 'Mugi' (Bilbo) eta 'Zamakolako' Errota (Bilbo).

Horreetara guztietara joango dira epaimahaiko kideak (sommelier ospetsuak eta Kontseilu Arautzaileko Dastaketa Batzordeko kideak), Ipar Kutxako eta Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren ordezkariakaz batera.

Ebaluazino lan hori abuztu-irailean egingo da eta urriaren azken egunetan jakinarazoko da nortzuk diran lehiaketearen irabazleak. Sariketa hau Ipar Kutxa eta Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturearen Kontseilu Arautzailearen arteko lankidetza hitzarmen baten emoitzea da eta aurtengoa da bere lehenengo edizinoa.

Bizkaie!

Zure iruzkina
* Markatuta dagozenak bete beharrekoak dira
Izena *
E-Posta *
Idatzi laukian alboko letrak *
E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazinoetarako bakarrik erabiliko da. Bizkaie! egiten dogunon partez, eskerrik asko mendebaldeko euskalkian idatzitako Sareko aldizkari bakarra irakurteagaitik.


agendea
Musikea - 2010-09-10 23:00
MACACO
Musikea - 2010-09-10 20:00
MANOWAR + HOLLYHELL
bizkaie! facebookeko jarioa
bizkaie! sarean
hemeroteka
Bizkaie! Egunez egun, 8 urte, 3077 egun
Aukeratu urtea


Aukeratu hilabetea