Billy Wilderren film onenak Euskadiko Filmategiaren eskutik

Bizkaie! 2016-05-05 11:06   Zinemea

Euskadiko Filmategiak ziklo bat eskainiko deutso Donostian Billy Wilderri (1906‐2002), bere jaiotzearen 110. urteurrenean. Wilder, Wilder, Wilder, Wilder... zikloaren barruan, komedia amerikarreko maisuaren filmografiako lau pelikula eder programauko ditue: Double Indemnity, The los weekend, Sunset Boulevard eta Ace in the Hole.

Euskadiko Filmategiak ziklo bat eskainiko deutso Donostian Billy Wilderri (1906‐2002), bere jaiotzearen 110. urteurrenean. Wilder, Wilder, Wilder, Wilder... zikloaren barruan, komedia amerikarreko maisuaren filmografiako lau pelikula eder programauko ditue: Double Indemnity (1944) filmak inaugurau dau zikloa bart. Bertan, aseguru‐etxe bateko agente batek eta bere emakumezko bezero batek azken honen senarra hiltea erabagiko dabe, balio handiko istripu‐aseguru bat kobretako. Fred MacMurray, Barbara Stanwyck eta Edward G. Robinson aktoreek   protagonizautako pelikula honek Oscar sarietarako zazpi izendapen izan zituan.

Maiatzaren 12an, barriz, The los weekend (1945) filmaren txandea izango da. Film luze honetan, alkoholaren ondorioz porrot egindako idazle baten bizimodua islatzen da,  Ray Milland aktoreak antzeztuta. Zinta honek lau Oscar sari eta hiru Urrezko Globo irabazi zituan.

Maiatzaren 19an, Sunset Boulevard (1950) proiektauko da. Film luze honek hiru Oscar sari eta lau Urrezko Globo eskuratu zituan. Zinema mutuko izarra izandako emakumezko aktore baten etxean babesten dan bigarren mailako idazle baten istorioa kontetan dau. William Holden, Gloria Swanson eta Erich von Stroheim aktoreek antzezten dabe.

Wilder, Wilder, Wilder, Wilder... zikloa maiatzaren 26an amaituko da, Ace in the Hole (1951) filmagaz. Film horretan, eskrupulu bako kazetari batek (Kirk Douglas), bolada txarra igaro ondoren, barriro be kazetaritzan arrakastea izateko aukerea topauko dau ezbehar batean. Ace in the Hole‐k Oscar sarietarako izendapen bat izan eban.

Proiekzinoak maiatzeko eguenetan izango dira, 19:00etan, Donostian, Tabakalerako zinema-aretoan (Andre Zigarrogileen plaza, 1). Filmak jatorrizko bersinoan proiektauko dira gaztelaniazko azpitituluakaz eta sarrerak (3,5 euroan) salgai dagoz Tabakalerako informazino puntuan. Arratsaldeko 18:30etik aurrera leihatilara agertzen diran 25 urtez azpiko lehenengo 25 gazteek dobako sarrerea izango dabe euren NANagaz ziurtatzen badabe ez dituela oraindino 25 urteak bete.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu