Frantziako fantasiazko zinemea protagonista Bilbon, Pre-FANT zikloan

Bizkaie! 2016-04-05 14:01   Zinemea

Bildurrezko eta fantasiazko zinemearen nazinoarteko jaialdia da FANT eta, motorrak berotzeko, Pre-FANT zikloa egingo dabe aurtengo edizinoaren aurretik, apirilaren 27tik maiatzaren 1era. Frantziako fantasiazko zinemeari eskainitako zikloa egongo da BBK Salan, baita Sitgeseko jaialdi entzutetsuan egondako filmen beste sail bat be.

Pre-FANT zikloari ekiteko, berbaldia egongo da Bidebarrieta Kulturgunean, apirilaren 27an, 19:30ean. Jordi Ojeda injineru eta irakasleak egingo dau berba. Zineman erabilten dan robotikan aditua da Ojeda eta zientzia-fikzinozko pelikuletan kontuan hartu beharreko paradoxak aztertuko ditu.

Apirilaren 28an hasiko da Frantziako fantasiazko zinemagintzeari eskainitako zikloa. Maiatzaren 1era arte, lau saio egongo dira BBK Salan, egun bakotxean bat. Danak 19:00etan hasiko dira. Hilaren 28an, Mauvais Sang proiektauko dabe, 29an Rapt, 30ean L´etrange couleur des larmes de ton corps eta maiatzaren 1ean film laburren txandea izango da.

BBK Salan bertan, eta kasu honetan be apirilaren 28tik maiatzaren 1era, Sitges Tour a contracorriente zikloa dator Bilbora. Kasu horretan, 21:30ean hasiko dira proiekzinoak. Sitgeseko zinemaldian ikusi ahal izan diran pelikuletako batzuk aukeratu ditue Bilbon erakusteko.

Pre-FANT zikloak giroa berotuko dau eta, ondoren, maiatzaren 6tik 13ra egingo dabe FANT jaialdiaren 22. edizinoa. Jaialdiko epaimahaian Jose Maria Clemente kazetaria, Laurence R. Harvey zuzendaria eta Fiona O'Shaughnessy aktorea egongo dirala aurreratu dabe antolatzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu