eLiburutegiak 1.700 mailegu inguru egin ditu hilebetean

Bizkaie! 2015-01-02 14:02   Kulturea

Harrera ezin hobea izan dau eLiburutegiak, Euskadiko Liburutegi Digitalak, Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak prentsa-oharrean jakinarazo dauenez. 2014ko zemendiaren 26an edegi zan eLiburutegia, eta ordutik 1.696 liburu digital emon ditu maileguan. Uxue Alberdiren Aulki bat elurretan izan da mailegu gehien izan dituana.

Harrera ezin hobea izan dau eLiburutegiak, Euskadiko Liburutegi Digitalak, Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak prentsa-oharrean jakinarazo dauenez. 2014ko zemendiaren 26an edegi zan eLiburutegia, eta ordutik 1.696 liburu digital emon ditu maileguan. Uxue Alberdiren Aulki bat elurretan izan da mailegu gehien izan dituana.

Epe honetan ganera, eLiburutegiari esker, bikoiztu egin da Liburuklik atarian –bertan dago kokatuta liburu digitalen mailegua ahalbidetzen dauen plataformea- erabiltzaileen kopurua. Gehien mailegatu diran liburuen zerrendeari begiratua emon ezkero, barriz, euskeraz idatzitako liburuak agiri dira lehenengo, hurrenkera honetan: Aulki bat elurretan, Uxue Alberdirena; Urari ostutako poemak, Pako Aristirena; Ahaztuen mendekua, Alberto Ladron Aranarena; Amaren eskuak, Karmele Jaiorena; Arotzaren eskuak, Alberto Ladron Aranarena; En el café de la juventud perdida, Patrick Modianorena; A la sombra del templo, Toti Martínez de Lezearena; Ez naiz ni, Karmele Jaiorena; ¡Abajo el colejio!, Geoffrey Williamsena; Bilbao-New York-Bilbao, Kirmen Uriberena; eta, La pulga de acero, Nikolái Leskovena.

Euskadiko Liburutegi Digitala, eLiburutegia, liburu digitalak maileguan emateko online zerbitzu barria da. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak dituan 530.000tik gora bazkideentzat edegita dago. Sare hau EAEko 250 udal liburutegi inguruk osotzen dabe. Bilbo, Donostia eta Santurtzi ez dagoz barruan, baina 2015ean sartuko dira.

Gaur egun, eLiburutegiak 25.000 lizentzia ditu eskuratuta, euskearazko nahiz gaztelaniazko liburuak maileguan emoteko. Lizentzia bakotxagaz 20 mailegu egin daitekez. Lizentzia bat (ez titulu bat) 20 maileguko kopurura ailegetan danean, Eusko Jaurlaritzeak barriro erosiko dau lizentzia hori, beste 20 mailegu egin ahal izateko. Erositako 25.000 lizentzia horreek, beraz, 500.000 mailegu ahalbidetuko ditue.

Eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan eskuragarri izango dira maileguko liburuak, modu bitan irakurteko aukerareagaz: artxiboak deskargatuta edo streamingean konektateta. Erabiltzaile batek gehienez liburu bi mailegatu ahal izango ditu aldi berean, eta mailegatutako liburua eskuragarri egon daiteke 6 gailutan eta 6 ordenagailutan aldi berean (21 egunez).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu