Euskerazko produktuen Katalogo barriaren 130.000 ale banatuko dira

Bizkaie! 2014-12-16 10:53   Euskerea berbagai

Katalogorako merkatuan dagozan produktuen arteko hautaketea egin da, barritasuna, egokitasuna eta kalidadea kontuan hartuta; eta hurrengo ataletan sailkatu dira: musikea, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera produktu bakotxaren gitxi gorabeherako prezioa be agertzen da eta baita edadearen araberako banaketea be.

Aurten, 17. edizinoan argitaratutako katalogoaren 130.000 ale banatuko dira danetara EAEn eta Nafarroan, 100 bat udal eta mankomunidadetako Euskera Zerbitzuen eskutik.

Katalogorako merkatuan dagozan produktuen arteko hautaketea egin da, barritasuna, egokitasuna eta kalidadea kontuan hartuta; eta hurrengo ataletan sailkatu dira: musikea, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera produktu bakotxaren gitxi gorabeherako prezioa be agertzen da eta baita edadearen araberako banaketea be.

Osotuago dagoan bersino digitalak (www.katalogoa.org) argitaletxeen on-lineko dendetara joteko aukerea eskaintzen dau, papelean jasotako produktuez gan, merkatuan topau daitekezan beste asko agertuz. Aukerea dago, gainera, argitaletxearen denda birtualera heltzeko produktuaren gainean klik eginez eta, gura izan ezkero, begiz jotako produktuaren erosketea etxetik egiteko. Urte osoan bizirik eta eguneratua dagoan gunea da www.katalogoa.org.

Euskerazko produktuen katalogo barria udalerrietako, ikastetxe, institutu, euskaltegi, haurtzaindegi eta liburu-dendatan banatuko da. Urtean behin argitaratzen dan katalogoak ehundaka erreferentzia batzen ditu, urteko sasoi honetan seme-alabei, jostailuak euskerazko liburuak, musikea edota bideoak erosterakoan kontuan hartzeko. 0 eta 16 urte bitarteko ume eta gazteen familiek eskutitz bat jaso dabe eta hor emoten jake katalogoaren barri eta ekimengaz kolaboretan daben eta produktuak dituen 20 bat liburu-dendaren zerrendea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu