Txinako demokraziaren zain

Zigor Aldama 2014-09-16 15:24   Bidaide

Hong Kong eta Txinaren arteko katramila politikoa erraz azaltzeko modukoa da. Iragarritako moduan, joan dan hilaren 31n, Txinako agintariek eskubidea autortu eutsien britainiar kolonia ohiko hamazortzi urtetik gorakoei euren agintariak aukeratzeko, 2017. urtean, historian lehenengoz egingo diran hauteskunde libreetan. Holan balitz barri garrantzitsua izango litzateke hori baina letra txikia irakurri behar da, tartean izango diran muga eta murrizketez jaubetzeko.

Hong Kong eta Txinaren arteko katramila politikoa erraz azaltzeko modukoa da. Iragarritako moduan, joan dan hilaren 31n, Txinako agintariek eskubidea autortu eutsien britainiar kolonia ohiko hamazortzi urtetik gorakoei euren agintariak aukeratzeko, 2017. urtean, historian lehenengoz egingo diran hauteskunde libreetan. Holan balitz barri garrantzitsua izango litzateke hori baina letra txikia irakurri behar da, tartean izango diran muga eta murrizketez jaubetzeko. Izan be, hautagai aurkezteko nahitaezkoa da 1.200 lagunez osotutako batzorde baten botoen % 50 izatea, labur esateko, Pekinen oneretxia izatea.

Occupy Central lako demokraziaren aldeko mobimentuek gogor salatu dabe aitatu sistema horrek ez dakarrela benetako demokraziarik eta bide horri eusten badeutsie Hong Kong eta Txina bera be hankaz gora jarri leiken desobedientzia zibilerako mehatxua egin barri dabe. Ozen eta argi esan behar dogu, Alderdi Komunisteak Hong Kongerako dauen demokrazia faltsuaren ikuspegia ezer ez aldatzea baino askoz txarragoa da, adierazo dau blog ofizialean erreferendum gatazkatsua antolatu eban taldeak; erreferendum horretan, 800.000 mila lagunek emon eben botoa eta horreetatik % 90 azaldu zan edozein herritarrek hautagai izateko dauen eskubidearen alde.

Hong Kongen garapen bidean egunik baltzenetakoa da gaur eta 'Herrialde bat, sistema bi' goiburupean egindako lurralde kapitalista bat Txina komunistean txertatzeko ahalegina be porrota izan da, adierazo eban Benny Tai, Occupy Centraleko buruetako batek Txinako gobernuaren erabagiaren barri izan ebanean; asmo handiago baten alde egiteko zeozeri uko egiteko jarrera horren erakusgarri larru-arras moztu dau ulea eta euren eskakizunak kontuan hartu ezean, luzaroan finantza-distritoa blokeau lekikiela egin dau mehatxu. Edozelan be, Benny Tairen taldearen kontrakoek gogorarazo dabenez, Hong Kong Txina Herri Errepublikako lurraldean dago eta bertako legeetan argi adierazota dago zein dan 1997an Txinari bueltautako lurraldearen autonomia. Gogoratu behar da britainiar kolonizazinoan sasoian be Hong Kongek ez ebala demokrazia gauzatzerik izan. Beraz, azken berbea Txinarena da.

Gatazka politikoak Hong Kongeko herritarren haserrea eragiten dau, izan be, oinarrizko eskubideen eta askatasunaren kontrako erasoak baino ez ditue ikusten eta lurralde honetako estatus bereziak, barriz, babes sendoa bermatzen dau. Prensa askatasuna lako arloetan egoerea negargarria da, eta horren erakusgarri Ming Pao egunkariko argitaratzaile buruaren hilketea aiztoka nabarmendu behar da. Txinako agintariek atzerrian dituen dirutzen ganeko ikerketak bultzatu eta bideratu zituan, adierazo dau Hong Kongeko Amnesty Internationaleko zuzendaria dan Mabel Au-k. Poliziak indarkeria kasu arrunta izan zala dinoan arren ez dau inork holakorik sinisten.

Horrelako kasuek gora egin dabe, eta horrezaz gan, polizia gero eta gogorrago dabil, eta ekintzaile ugari atxilotu ditu. Hori da herritar gehienen ardura nagusia, Occupy Centralen jarduna lar gogorra dala pentsetan dabenena bere bai. Bada jentea independentziaz berba egiten hasi dana, edo Taiwanen antzeko 'status quo' baten inguruan. Nik uste dot horrek amaiera latza izan leikela, sarraski bat izango litzateke, beraz prensa askatasuna eta adierazpen askatasuna besterik ez dodaz eskatzen, eta herritarrak hobeto ordezkatuko dituan sistema politiko baten garapenean aurrera egitea bere bai, nabarmentzen dau Jennie Lamek, Tiananmeneko triskantzearen 25. urteurrena gogoratzeko antolatutako konzentrazino jentetsuan.

Hain zuzen be, aurten inoizko jente gehien batu da urtero egiten dan konzentrazino horretan. Hong Kongek Txinaren antza dauka, gero eta gehiago, baina ez alderantziz, dino Lamek. Egoera horrek jentea mobiduarazo dau. Pekinek, barriz, horrela izan behar dala adierazo dau beste behin. Eta errazoia dauka. Izan be, Erresuma Batuak lurralde horreek Txinari bueltetako akordioan jaso ebanez, Alderdi Komunisteak uriaren idiosinkrasia errespetau beharko dau 50 urtetan.

Halanda ze, 2047an, Hong Kong guztiz integrau beharko da Txinako Herri Errepublikan. Askok pentsau eben mende erdi nahikoa izango zala Txina demokrazia bihurtzeko, besterik ez eben pentsau Hong Kongek izango zituan onura ekonomikoetan baino, gorantz joian superpotentzia baten babesean. Orain, ostera, orduan isilik geratu ziranak pentsaurik demokrazia ailegauko zala, kalera urteten dira ezelako zilegitasun barik, kritiketan dau Pekinen aldeko taldeko abogadu batek, gurago dauenak izenik ez emon. Beste batzuk, Wong Kwan-yuk lez, gehiago dinoe, eta Occupy Centraleko kideak mafiagaz alderatu ditue. Ez dago desbardintasunik triadekaz, ekintzaileek ikasleak animetan baditue eskolei boikota egitera, legez kanpoko jardueretan parte hartzera bultzatzeraino. Baina, itxura danez, horrela izango da.

Daborduko gatazkea ez da politikoa bakarrik. Hori arriskutsua izan daiteke. Izan be, bertako heritarren eta 'mainlanders' dalakoen -horrela esaten jakie Txina kontinentalekoei- arteko ezinegona gero eta nabarmenagoa da, eta ukabilkadaka be amaitu dabe nozonoz. Azkenaldian, turista txinatarrak izan dira protagonista; batzuen esanetan, uriaren baliabideak agortzera helduko dira. Eretxi horren jarraitzaile batzuen ustez, turiston kopurua mugatu egin beharko litzateke, izan be intsektu izurriteen antzekoak dirala dinoe. Argi dago formula barri bat topau behar dala, alkarbizitza baketsua bermatu ahal izateko, dio Auk. Armadako ibilgailu akorazaduak ikusi izan dira Hong Kongeko kaleetan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu