'Poeta katalan garaikideak' liburua argitaratu dabe Urrezko Biblioteka bilduman

Bizkaie! 2014-06-23 15:27   Kulturea

Gerardo Markuletak prestau dau Poeta katalan garaikideak (Elkar) antologia, orain ia hogei urte Literatura Unibertsala bilduman kaleratu eban Zenbait poeta katalan (Ibaizabal) lanaren berrargialpena. Izenburua aldatu dau, eta berbaurrea bere bai.

Josep Carner, Carles Riba, J. V. Foix, Joan Salvat-Papasseit, Pere Quart, Salvador Espriu, Joan Vinyoli, Gabriel Ferrater eta Vicent Andres Estelles poeten zortzina olerki euskeratu zituan Markuletak. Euskerea bera urteotan nahikotxu aldatu danez, orduko idazketea orraztu egin dau, eta akatsak konpondu bere bai. Markuletaren eretxiz, poesiagintza katalanera hurreratzeko lehenengo pausua izan daiteke hau bilduma hau.

Antologia hau osotzen daben poetak XX. mende osoa hartzen dabe: klasizistak eta abangoardistak, bere herri eta kultureagaz konprometiduak, beste hizkuntzetako poeten oihartzunak berera ekarri zituenak, gaietan nahiz formetan barrikuntzak eta esperimentuak egin zituenak eta abar.

Jaurlaritzak eta EIZIEk bultzatutako ekimena da Urrezko Biblioteka bildumea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu