Maider Arregi Markuleta irabazle, XXVI. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan

Bizkaie! 2014-06-23 12:57   Bertsolaritzea

Zapatuan jokatu zan Eskolarteko Bertsolari Txapelketea Orioko Karela kiroldegian, goizeko hamaiketatik aurrera. Maider Arregi Markuleta oñatiarra izan zan txapelduna, eta Aitor Servier Etxexuri, azpitxapelduna. Bertso giro ederrean, egun osoko jaia izan za Orion, antolatzaileen esanetan.

Zapatuan jokatu zan Eskolarteko Bertsolari Txapelketea Orioko Karela kiroldegian, goizeko hamaiketatik aurrera. Maider Arregi Markuleta oñatiarra izan zan txapelduna, eta Aitor Servier Etxexuri, azpitxapelduna. Bertso giro ederrean, egun osoko jaia izan za Orion, antolatzaileen esanetan.

Eguna 15-18 urte artekoen finalagaz hasi zan. Ikusleek bete egin eben Karela, eta jentearen animo eta txalo artean kantau eben bertsolariek. Goizeko saioan hamaika bertsolari izan ziran oholtzan. Ondoko bertsolari honeek abestu eben: Arabatik, Peru Abarrategi Sarrionandia (1997, Aramaio) eta Maddalen Arrausi Fernandez de Retana (1997, Gasteiz); Bizkaitik Asier Galarza Garai (1996, Muxika) eta Aitor Bizkarra Ruiz (1996, Abadiño); Gipuzkoatik Maider Arregi Markuleta (1996, Oñati) eta Iñigo Ibañez Aramendi(1997, Azpeitia); Lapurditik Aitor Servier Etxexuri (1997, Azkaine) eta Nahia Sasco Etxeberri (1998, Lekuine); Nafarroatik Mikel Lasarte Cia (1996, Barañain) eta Maddalen Lopez Tapia (1997, Lesaka); eta, Zuberoatik Ibai Capot Tornari (1997, Zalgize).

Saioan egin beharreko lanak honeek izan ziran: hasierako agurra, gehienez 5 puntuko neurrian; 8ko handian 2na bertso, ofizioko gaian, binaka; 8ko txikian 2na bertso, ofizioko gaian, binaka; bakarka bertso bana, gehienez 5 puntuko neurrian, gaia emaonda; 3na kopla trikitilarien laguntzeagaz, binaka edo hirunaka, gaia emonda; eta, amaierako agurra, gehienez 5 puntuko neurrian.

Antolatzaileen arabera, giro ederrean joan zan saioa, eta bertsoaldi osoak eta biziak eskaini zituen bertsolariek. Azkenean, Maider Arregi Markuleta oñatiarrak jantzi eban txapela, eta txapeldunordea Aitor Servier Etxexuri Azkainekoa izan zan. Txapeldunari Maialen Lujanbio Zugasti bertsolariak ipini eutson txapela, eta txapeldunordeari, Patxi Etxeberria Zubiriak emon eutson saria.

Beste bertsolariei sariak emoten hainbat Iñaki Murua Jauregi Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Imanol Igeregi Bilbao Ikastolen Elkarteko zuzendaria, Koldo Tellitu Mejia Ikastolen Elkarteko lehendarkaria, Ekiñe Saizar Larrañaga Orioko Udaleko ordezkaria eta Gregorio Zuaznabar Urkola Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko kidea ibili ziran. Horreetaz gan, bertsolariak be egon ziran sariak banatzen: Jone Uria Albizuri, Aimar Karrika Iribarren, Odei Barroso Gomila, Oihane Perea de Mendiola eta Nerea Elustondo Plazaola.

Hamaika finalistentzako sari nagusia aurten Gabonetako oporretan lehenengo aldiz egingo dan Bertso Negulekuetako egonaldia izango da. Euskal Herri mailako negulekuak izango dira, 15-18 urteko gazteei zuzenduta. Bertso-eskoletako gazte guztiek eukiko dabe parte hartzeko aukerea.

Gai-jartzaile taldean Gipuzkoako bertso-eskoletako gazteek hartu dabe parte, Inaxio Usarralde eta Egoitz Aizpuru gidari zituela: Maddi Alberdi, Maier Fernandez, Nahia Fernandez, Amaia Palazuelos, Aizpea Garmendia, Peru Gabirondo eta Iñaki Rezusta. Epaile taldea, ostera, herrialde bakotxeko epaile banak osotu eben: Hodei Lopez de Arkaute Aristizabal (Araba), Jurgi Fuentes Goikoetxea (Bizkaia), Zigor Leunda Eizmendi (Gipuzkoa), Joakin Arregi Goenaga (Lapurdi), Nerea Bruño Artazkoz (Nafarroa), Beñat Soule Haristoy (Zuberoa). Idazkari lanetan Maiteder Sasieta Murua ibili zan. Kopletako ariketan, Asier Alcedo Cano eta Arrate Gaztelu Agirre trikitilariak izan ditue lagun bertsolariek.

Aurten, hainbat barrikuntza egin dira eskolartekoan, eredu berri bategaz. Besteak beste, 15 urtetik beherakoek ez dabe lehiarik euki. Bestetik, 15-18 urtekoek txapelketea jokatu dabe. Baina, gazteak bertsolari figurara mugatu barik, beste rol batzuetan jarduteko aukerea be izan dabe. Ganera, eskolartekoak jokatu diran finalen egunetan, bertso eskolen egunak be ospatu dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu