Joseba Intxaustik 'Euskara eta hizkuntzak, gizartean' argitalpena aurkeztu dau

Bizkaie! 2014-06-19 14:35   Euskerea berbagai

Euskerea eta hizkuntzen Historia Sozialaz 50 urtetan idatzitako artikulu-bildumea batu dau Joseba Intxausti historialari eta ohorezko euskaltzainak hiru liburukitan banatutako Euskara eta hizkuntzak, gizartean beharrean. Hain zuzen be, Euskaltzaindiaren Etxeberri Bilduma-ko 2., 3. eta 4. zenbakiak dira. Bilbon aurkeztu dau, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Euskerea eta hizkuntzen Historia Sozialaz 50 urtetan idatzitako artikulu-bildumea batu dau Joseba Intxausti historialari eta ohorezko euskaltzainak hiru liburukitan banatutako Euskara eta hizkuntzak, gizartean beharrean. Hain zuzen be, Euskaltzaindiaren Etxeberri Bilduma-ko 2., 3. eta 4. zenbakiak dira. Bilbon aurkeztu dau, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Lan osoak 1.184 orrialde ditu, eta izenburu orokorraren azpian honela banatu ditu egileak edukiak: I. Aitorpenak. Ekinbideak, II. Jarrerak. Politikak, Pedagogiak eta III. Erlijioak. Eliza kristauak. Hizkuntza ugariren albisteak jasoten ditu liburu honek: lehenengo, eta batez be, euskereari jagokozanak, baina beste hainbat hizkuntzaren barriak bere bai, betibe euskerearen historia argitzen laguntzeko balio leikienak.

Irakurle-modu desbardinak izan ditu gogoan egileak: batzuetan, ikertzaileei eskaini nahi izan deutsiez bere argibide eta gogoetak (ikerlan monografikoak), inoiz edo bestetan irakurle arruntari begira idatzitako lanak dira (gehienetan, sintesi historiko orokorrak). Lanik gehienak euskeraz dagoz, eta badira, erderaz idatzitakoak bere

Liburuak euskerearen historiatik bere alde soziala jaso dau. Ez da, beraz, lan filologikoa, gizarteko bizitzan euskareari autortu, zaindu edo ukatu jakozan estatusak erakusten ditu, espazio, denpora eta gizartez aldakorrak diranak, aldarte historiko eta erabagi sozio-politikoen araberakoak, dino egileak.

Jazoera eta argibide historiko ugari topauko ditu irakurleak lan honetan, hainbat kasutan euskarearen lehenaldia eta oraina hobeto ulertzeko argigarriak: inguruko hizkuntzek be gainditu behar izan dituen zailtasun eta ahaleginen historia, berbarako.

Aitorpenak. Ekinbideak lehenengo liburukian ondoko hau topa daiteke, besteak beste: talde euskaltzale historikoen ikuspegi orokorra, euskal idazleek euskereaganako erakutsi daben ikusmoldea, Orixe gaurko soziologiatik zelan ikusi izan dan, euskerearen ofizialtasun historikoak, almanaka eta egutegietan agiri dan azken mende bietako lehen kazetaritza zabal iraunkorra eta terminologiaren inguruko zalantza eta ekimenak.

Jarrerak. Politikak. Pedagogiak dinoen bigarren liburua zortzi idazlanek osotzen dabe, hizkuntzen inguruko jarrerak, politika kontrajarriak eta Eskolarako ahalegin pedagogiko batzuen albisteak. Erlijioak. Eliza kristauak deritxon hirugarren liburukiak erlijino-erakundeek hizkuntzen historian izan daben garrantzia azaltzen da bere hamar azterlanetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu