Kale musikarik onena Zornotzan, Haizetara jaialdiaren IX. edizinoan

Bizkaie! 2014-06-18 18:12   Musikea

Aurten 12 herrialdetako 48 musika-taldek aurkeztu zituen euren proposamenak (Frantzia, Holanda, Portugal, Italia, Japonia, AEB, UK, Brasil, Polonia, Errumania, Espainia eta Hungaria) eta lehiaketan parte hartuko daben 9 banda aukeratu ditue antolatzaileek, horreen artean.

Zornotzako kaleetan musikea izango da nagusi datorren astegoienean, Kale Musikearen Nazinoarteko Jaialdiari esker. Aurreko ekitaldietan lez, aurten be oso estilo desbardinak batzen dituen mundu guztiko bederatzi bandak hartuko dabe parte. Musikearen inguruan, alaitasunez, aisialdirako ekimenez, topaketez eta dibersinoz blai azalduko da Zornotza bagilaren 20tik 22ra, izan be, kale musika jaialdirik sendoenekoa bihurtu da dagoeneko Haizetara nazinoarte mailan.

Aurten 12 herrialdetako 48 musika-taldek aurkeztu zituen euren proposamenak (Frantzia, Holanda, Portugal, Italia, Japonia, AEB, UK, Brasil, Polonia, Errumania, Espainia eta Hungaria) eta lehiaketan parte hartuko daben 9 banda aukeratu ditue antolatzaileek, horreen artean.

Haizetara jaialdia orain bederatzi urte sortu zan Zornotzako Udalaren eskutik eta San Juan jaietatik hurren dagoan astegoienean ospatzen da. Kale musika-banden lehiaketea da. Udalerriko artxibo historikoetara batuta dagoanaren arabera, sarritan gauzatzen ziran kale musika-kontuak San Juan jaietan. Holan, XX. mendearen hasiera aldean, 1913 urte inguruan, San Juan suak eta musikea loturik ospatzen ziran jaiak berreskuratu nahi izan zituan Udalak Haizetara jaialdiaren bidez.

Herritarrak batzeko deia zabaldu ez eze, musikeagaz zeozelako lotura daben guztiak be erakarri nahi ditu, mundu zabalean kale musikearen arloan barrienak eta barritzaileenak diran joerak ezagutzeko aukerea eskainiz.


Honakoak dira aurtengo edizinoan parte hartuko daben bederatzi bandak:

- MASTRETTA (Madrid. Espainia).

- KRAKOW STREET BAND (Kakrow. Polonia).

- IMPERIAL KIKIRISTAN (Frantzia).

- TOKYO BRASS STYLE (Japonia).

- PERHAPS CONTRAPTION (Londres. Erresuma Batua).

- ARCHIMOSSI (Italia).

- BIZU COOLECTIVE (Lisboa. Portugal).

- OTTONI ANIMATI (Sizilia. Italia).

- FANFARA TRANSILVANIA (Errumania).

Horreez gan, talde konbidadua be izango da, Sugarri Fanfarrea, eta udalerrikoa dan eta musika munduan lehen mailan dabilen musikari batek bi ekitaldi eskainiko ditu, boskotea osotuta beste musikari batzuekaz: Joe González Quintet. JAM sesssion bi izango dira, bagilaren 20an, eta biharamunean, hilak 21, Harrison hotelean, gaueko 23:30ean.

Nazinoarteko lehiaketan parte hartzen daben taldeek 10.000 euroko saria irabazi leikie, kide ospetsuek osotuta dagoan epaimahaiak hartzen dauen erabagiari jarraituz. Publikoaren sari berezia, 4.000 eurokoa, be badago, eta instrumentu-jolerik onenarentzako saria be bai, 1.000 eurokoa, Interklabe enpreseak emona.

Bagilaren 22an, iluntzeko 20:00etatik gaueko 01:30era bitartean Sabino Arana kalean egongo dan kutxan nork bere botoa emonda ebatziko da zein dan publikoaren sari berezia talde irabazlea.


Gastronomia guneak

Lau izango dira aurten be gastronomia guneak:

- Euskal Taberna. Gernika plazan jarritako karpan, bertoko produktuak eskainiko ditu: txakolina, ardaoa, sagardaoa, gaztaia, txerrikiak... danak Euskadin produzidutakoak.

- Sagardotegia. Zelaieta parkean kokaturik, Amorebieta-Etxanon egindako sagardaoa eta sagardotegietako ohiko produktuak.

- Garagardotegia. Zubiondo plazan bisitau ahalko da. Alemaniako garagardotegietako produktuak eukiko ditue bertan: mueta desbardinetako garagardoak, saltxitxak, txerri-ukondoa...

- Arraibi plaza, Zornotza Saskibaloi Taldeak sorpresa gastronomikoren bat edo beste eskainiko dau bertan.


Erakusketa eta erakusleiho txapelketa

Erakusketa berezia atonduko da egunotarako, Musikoak izenpean. Zornotzan, 1940tik 1990era bitartean izan ziran musika tresnen joleak batzen dituen irudiek osotutako erakusketea da, eta ikusgai izango da gaur hasi eta garagarrilaren 11ra bitartean. Amorebietaren iragan ez hain urrunean musikeak izan dituan interpreteetako batzuk irudikatzen ditue antxinako argazkiok.

Azkenik, eta musikearen nazinoarteko egunagaz (bagilaren 21a) eta Haizetara jaialdiagaz (20an, 21ean eta 22n) bat, musikea gaitzat hartuta, Erakusleihoen II. Lehiaketea antolatu dau kide diran establezimenduen artean Dendariak alkarteak. Alkarteak Luis Urrengoetxea kaleko 9 zenbakian dituan bulegoetan har daitekez lehiaketearen oinarriak. Erakusleihorik onena hautatzeko bozketan parte hartzen daben guztien artean, 20 €-ko 10 txartel zozketatuko dira, alkarteari atxikita dagozan establezimenduetan erabilteko.


IX. Haizetara jaialdiaren egitaraua ikusteko klik egin hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu