Scorpions taldeak edegiko dau Azkena Rock jaialdia, bagilaren 20an
2014-06-18 14:39 MusikeaScorpions, Blondie, Violent Femmes, Wolfmother, Joe Bonamassa, Seasick Steve, Unida, Turbowolf, Kadavar, Royal Thunder, Bombus... Hemen da hamahirugarren Azkena Rock jaialdia. Rockzaleek Mendizabalan daukie hitzordua asteon, bagilaren 20an eta 21ean.
Scorpions, Blondie, Violent Femmes, Wolfmother, Joe Bonamassa, Seasick Steve, Unida, Turbowolf, Kadavar, Royal Thunder, Bombus... Hemen da hamahirugarren Azkena Rock jaialdia. Rockzaleek Mendizabalan daukie hitzordua asteon, bagilaren 20an eta 21ean.
Aurten, igaz lez, Azkena Rockek egun bi izango ditu, ez hiru lehenago lez. Hiru eszenatoki izango dira, lehenengoari Lou Reed izena ipini deutsie, urrian hildako musikari ezagunaren omenez. Bigarren oholtzan Raul Aransaez gitarristea izango da protagonistea.
Barikuan, 16:45ean edegiko ditue ateak. Scorpions, Seasick Steve, Unida, Turbowolf, Hudson Taylor eta Monster Truck taldeek joko dabe, besteak beste. Eta zapatuan, ostera, Blondie, Violent Femmes, Wolfmother, Joe Bonamassa, The Strypes, Deap Vally eta Kadavar bandek.
Baina, edizino honetan be, eguenean zuzeneko kontzertuak eskainiko ditue, jaialdia hasi baino lehen. Osteguna Rock Festival egitarauko zuzenekoak Andre Maria Zuriaren Plazan egingo ditue, 16:30etik aurrera. Disaster People, The Highlights eta Los Zigarrosek joko dabe bertan. Ganerako kontzertuak Hor Dago! tabernan antolatu ditue, 20:00etatik aurrera: Killing Valerie23, Smoke Deluxe eta Small Jackets.
Azken Rock jaialdiko egitarau osoa, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!