43 miloe euro bideratuko ditu aurten Eusko Jaurlaritzeak euskerearen erabilerea indartzeko

Bizkaie! 2014-06-18 14:05   Euskerea berbagai

Euskerazko hedabideentzat 4,87 miloe euro bideratuko dira. Horrezaz gan, 180.000 euroko partida barri bat izango da, geheinbat gaztelaniaz diran hedabide idatzien edizino digitaletan euskerearen presentzia indartzeko.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzeak 43,4 miloe euro emongo ditu aurten diru-laguntzatan. 30 miloe helduen euskalduntzea sustatzeko bideratuko dira eta deialdi barri bat egingo da, gehienbat gaztelaniaz diran hedabide idatzien edizino digitaletan euskerearen presentzia ugaltzeko.

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Olatz Garamendi Administrazino eta Zerbitzuen sailburuordeak aurtengo diru-laguntzen barri emon dabe. Helburu nagusia euskerearen erabilerea sendotzea da, eta eraginkortasunaren printzipioa jarraituz esleituko ditue.

Azaldu dabenez, aurten 43,4 miloe euro emongo ditue, eta horreetatik 30 helduen euskalduntzea sustatzeko bideratuko dira: udal euskaltegi, euskal etxe eta euskaltegi pribatu homologatuetara, besteak beste.

Bestalde, hitzarmen bidezko diru-laguntzinoak be izango dira eta horretarako 2,3 miloeko partidea dauka Hizkuntza sailburuordetzeak Euskaltzaindia, UEMA, Topagunea, EKE, EEP eta Bertsozale Alkartea diruz laguntzeko.

Euskerazko hedabideentzat 4,87 miloe euro bideratuko dira. Horrezaz gan, 180.000 euroko partida barri bat izango da, geheinbat gaztelaniaz diran hedabide idatzien edizino digitaletan euskerearen presentzia indartzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu