Donostiako XXV. Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren Astean lanak aurkezteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2014-06-17 15:06   Barriak

Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren XXV. Astean lanak aurkezteko epea zabaldik dago honezkero. Jaialdia urriaren 25etik zemendiaren 1era izango da, eta lanak aurkezteko epea abuztuaren 15ean amaituko da, antolakuntzako iturriek jakinarazo dabenez.

Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemaren Asteko 25. edizioan lanak aurkezteko epea zabaldik dago honezkero. Jaialdia urriaren 25etik zemendiaren 1era izango da, eta lanak aurkezteko epea abuztuaren 15ean amaituko da, antolakuntzako iturriek jakinarazo dabenez.

Aurtengo barrikuntzea Bildurrezko Astearen eta Syfy telebista katearen arteko lankidetzearen ondorioa izango da, Syfy Saria jasoko dauelako Espainiako Film Labur Onenak. Saria eskuratzen dauen lanaren zuzendariak Universal Master Film programan bi astez parte hartzeko aukerea izango dau 2014-2015 ekitaldian, Los Angeleseko (Kalifornia, AEB) Universal Studios estudioetan. Sariaren barruan izango dira Madrilerako joan-etorria, ostatua eta 500 euroko diru-laguntzinoa mantenu-gastuetarako.

Kontuak kontu, honako honeek izango dira film laburren sariak aurten: Ikusleen Saria Film Labur Onenari (2.000 euro), Nazinoarteko Epaimahaiaren Saria (1.000 euro), Ikusleen Saria Animazinoko Film Labur Onenari (1.000 euro), Ikusleen Saria Espainiako Film Labur Onenari (1.000 euro), Zilarrezko Melies Saria Europako Film Labur Onenari, Gazte Epaimahaiaren Saria eta Syfy Saria Espainiako Film Labur Onenari. Film luzeei jagokenez, Ikusleen Saria besterik ez da izango eta ez da diru saririk banatuko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu