Bakioko Txakolinguneak 1.500 bisitari izan ditu martiaren 19an zabaldu zanetik

Bizkaie! 2014-06-17 11:13   Jan edanak

Zentroaren kudeaketea dala eta, Miren Josune Ariztondok esan dau martiaren 19tik BizkaiKOA erakundea arduratzen dala Txakolingunearen kudeaketaz, Itxas Lehor S.L. soziedadearen bitartez. Sei hilebetez izango dau ardura hori, harik eta zerbitzua behin betiko esleitu arte (orain, zerbitzu horretarako pleguak egiten dagoz).

Bakioko Txakolinguneak 1.500 bisitari jaso ditu joan dan martiaren 19an ateak zabaldu zituanetik. Bisitari gehienak Uribe Kostakoak izan dira, baina Bizkaiko ganerako lekuetakoak be izan dira, Josune Ariztondo Bizkaiko Aldunduko Kultura diputaduak jakinarazo dauenez.

Txakolinaren Interpretazino Zentroaren helburua da txakolinaren kulturea zabaltzea, eta horretarako, txakolinari lotutako hainbat kolektibogaz egin dira bilerak (Bakioko upeltegiak, Jata Ondoko landa garapenerako alkartea eta Bakioko Txakolinaren Deituraren Kontseilu Arautzailea).

Zentroaren jardueren programeari jagokonez, zientziari buruzko tailer bereziak eta tokiko artisten erakusketak egin dira. Era berean, Bizkaiko museoen bilerea be egin da, bai eta Euskal Kostaldeko Museoen koordinazino mahaiaren bilerea be.

Zentroaren kudeaketea dala eta, Miren Josune Ariztondok esan dau martiaren 19tik BizkaiKOA erakundea arduratzen dala Txakolingunearen kudeaketaz, Itxas Lehor S.L. soziedadearen bitartez. Sei hilebetez izango dau ardura hori, harik eta zerbitzua behin betiko esleitu arte (orain, zerbitzu horretarako pleguak egiten dagoz).

Kulturako foru diputaduak adierazo dauenez, Txakolingunean jarraitu dan prozedurea proiektu sortu barrietan erabilten dan prozedura bera da, proiektu horreetan beharrezkoa baita errealidadean saioak egitea eta kontratazizo pleguak zehaztea; antzera egin da beste proiektu batzuetan: Santimamiñe, Sopela eta Barakaldon. Ariztondok gaineratu dau antzeko egoera batzuetan esperimentazino aldiak balio izan dauela behin betiko esleipenerako pleguaren baldintza teknikoak, giza baliabideak eta baldintza ekonomikoak zehazteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu