Edorta eta Irati Jimenez idazleak protagonista, 'Eztabaidak literatureagaz' egitarauan
2014-06-16 15:25 KultureaBilboko Bidebarrieta liburutegiak literaturearen munduan dabilzan aita-alaben harteko hartu-emonak jorratuko ditu martitzenean, Edorta eta Irati Jimenez idazleek parte hartuko daben mahai-inguruan. Goizalde Landabaso idazle eta kazetariak gidatuko dau 19:30ean hasiko dan Literatura, familia kontua izenburuko Eztabaidak literatureagaz egitarauko saioa.
Bilboko Bidebarrieta liburutegiak literaturearen munduan dabilzan aita-alaben harteko hartu-emonak jorratuko ditu martitzenean, Edorta eta Irati Jimenez idazleek parte hartuko daben mahai-inguruan. Goizalde Landabaso idazle eta kazetariak gidatuko dau 19:30ean hasiko dan Literatura, familia kontua izenburuko Eztabaidak literatureagaz egitarauko saioa.
Edorta eta Irati Jimenez idazle mundakarrek euren bizipen literarioez, herentziak sortzaile bokazinoan daukan garrantziaz, euren arteko bardintasun eta desberdintasunez, eta bataren eta bestearen lanen artean egon daiteken lehiakortasunaz berba egingo dabe.
Edorta Jimenezek (Mundaka, 1953) Elektronikea eta Euskal Filologia ikasi zituan eta marinel, irakasle, zinema eta telebistako gidoilari, itzultzaile eta kazetaria izan da, literaturan bete-betean sartu orduko. Genero ugari landu diru: ume eta gazte literaturea (George L. Steer. Gernikan izan zan kazetaria), kronikea (Europako mugetan barrena), saiakerea (Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan), narrazinoa (Laudanoa eta sutautsa), nobelea (Piztien itsasoa trilogia) eta poesia, Omar Nabarro izenagaz.
Irati Jimenez (Mundaka, 1977) kazetariak ETBn hasi eban ibilbide profesionala, eta ordutik, Euskadi Irratian lan egin dau, hainbat komunikabidetako zutabegilea izan da, eta aldizkariak zuzendu eta koordinau ditu. 2002an, umeei zuzendutako Malcom X: Duintasunares kolorea izenburuko biografia idatzi eban. 2006an, Augustin Zubikarai Nobela Laburra saria irabazi eban, Bat, bi, Manchester lanari esker, eta hurrengo urtean, akzesita, Igartza sarietan, Nora ez dakizun hori nobeleagaitik. 2010ean, Atsekabe zaitut eleberria eta Zure Bonnie, nire Clyde ipuina argitaratu zituan, eta 2011n, 1 urte orgasmorik gabe. Mulder, Scully eta errepresioaren arketipo erromantikoak telebistan saiakerea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!