El Pobal burdinola museoak hainbat ekitaldi atondu ditu 10. urteurrena ospatzeko
2014-06-13 12:19 KultureaHamar urtean 137.000 lagunek bisitau dabe El Pobaleko Burdinolea, danetara 6.500 bisita gidatu eskaini dira. Urteurrena ospatzeko, bagilaren 14tik 25era bitartean museoa debalde ikusteko aukerea eukiko dabe nahi daben guztiek.
Hamar urtean 137.000 lagunek bisitau dabe El Pobaleko Burdinolea, danetara 6.500 bisita gidatu eskaini dira. Urteurrena ospatzeko, bagilaren 14tik 25era bitartean museoa debalde ikusteko aukerea eukiko dabe nahi daben guztiek.
Miren Josune Ariztondo Kulturako foru diputaduak eta museoko zuzendari Marta Zabalak atondutako agendearen barri emon eben atzo prentsaurrekoan, eta hamar urteotako balantzea be egin eben.
Ariztondok adierazo ebanez, martxan egon dan 10 urte honeen balantzea oso ona da. Apurka-apurka El Pobal Bizkaian erreferentziazko museo bihurtu da industria-sasoiaren aurreko burdina-lana ezagutu nahi dabenentza, gure lurraldeko ekonomian, gizartean, kulturan eta paisajean funtsezkoa izan dan jarduera baten historia eta ondarea islatzen ditu. Bisitari ugari izan ditu museoak, 137.000 hain zuzen be, eta danak gidatutako ibilbideetan parte hartu dabe.
El Pobalen 10. urteurrenaren harira, Bizkaiko Foru Aldundiak jarduera-agenda zabal bat prestau dau. Bagilaren 14an hasiko da egitaraua, ordutik eta hilaren 25era arte museoa debalde ikusi ahalko da. Astegoien honetatik hasita, domeka goizetan bisitaldi bi antolatuko ditue Muñatones gaztelura, irailaren 14ra bitartean.
Bagilaren 21ean, Euskal Kostaldearen Museoen Eguna dala eta, bisita komentatuak eta erakusketak egingo dira euskal kostaldeko balea-ontzien munduari buruz. Museora hurreratzen diranek baleak harrapetako arpoiak zelan egiten ziran ikusiko dabe, Xabier Armendariz urpeko arkeologoaren eskutik.
Argibide gehiago gura izan ezkero, edo jardueretan izena emoteko: 629 27 15 16, info@elpobal.com
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!