Georges Braque artisteari buruzko atzera begirakoa, Bilboko Guggenheim museoan
2014-06-13 11:08 KultureaArtista frantsesaren heriotzearen 50. urteurrenaren harira, haren ibilbide osoa batzen dauen erakusketea antolatu dau Bilboko Guggenheim museoak. XX. mende hasierako abangoardiako artista nabarmenetako bat izan zan Braque. Artistearen lan artistikoaren sasoi guztiak jorratzen ditu ibilbide kronologiko honek. Irailaren 21era arte egongo da ikusgai.
Artista frantsesaren heriotzearen 50. urteurrenaren harira, haren ibilbide osoa batzen dauen erakusketea antolatu dau Bilboko Guggenheim museoak. XX. mende hasierako abangoardiako artista nabarmenetako bat izan zan Braque. Artistearen lan artistikoaren sasoi guztiak jorratzen ditu ibilbide kronologiko honek: Fauvismoaren inguruko lehen pausuetatik hasi, eta Varengevilleko tailer, txori eta paisajeei buruz egindako azken sailetaraino. Irailaren 21era arte egongo da ikusgai.
Georges Pompidou zentroak eta nazinoarteko beste hainbat bilduma publiko eta pribaduk egindako maileguei esker 250 artela inguru batu ditue. Pompidou zentroko Brigitte Leal da komisarioa.
Braque, Picassogaz batera, Kubismoaren aitzindaria izan zan, eta papiers collés (edo inkautako papelak) teknika asmau eban. Sasoi horretan egindako hainbat maisulan garrantzitsu dagoz ikusgai. Erakusketeak natura hilei (mahaitxuak eta frutaontziak behin eta barriro jasoten dituenak), kaneforei eta gerraosteko billarrei buruzko margolanetan sakontzen dau, eta bere bizitzearen amaieran egindako tailer eta txorietan bere bai.
Georges Braque erakusketeak, beste alde batetik, artistearen beste hainbat ikuspuntu sano interesgarrien barri ematen dau, eta dokumentu eta argazkiak erabiliz, artistearen alderdi persona agertzen da.
Kubismoaren sasoiak Braquek eta Pablo Picassok izandako lankidetza nabarmentzen da erakusketa honetan, eta bere artearen eta musikearen arteko lotura estua be, izan be musika-tresna batzen joten zituan, esaterako,eskusoinua, txirulea eta biolina.
Erik Satie musikagileagaz eukan adiskidetasuna, edo Pierre Reverdy, Francis Ponge eta René Char poetekaz eukana, edo orduko intelektual Carl Einstein edo Jean Paulhanegaz izandako konplizidadea be jaso ditue. Azkenik, 1920kohamarkadan artisteak erakutsitako alderdi eszenografikoa erakusten dau atzera begirakoak, Gehryren eraikinerako apropopos diseinautako muntaia parebakoaren bidez.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!