Oreka TX taldearen 'Silex' Euskerazko Album Onena, Musika Independentearen Sarietan

Bizkaie! 2014-06-12 12:16   sariak-autortzak

Atzo egin zan Madrilen, 2014ko Musika Independentearen sari-banaketea. Oreka TX izan zen irabazlea Euskerazko Album Onenaren Etxepare Sarian, Silex disko barria dala eta. Igaz Betagarri taldeak jaso eban Etxepareren babesagaz emoten dan hau sari hau.

Atzo egin zan Madrilen, 2014ko Musika Independentearen sari-banaketea. Oreka TX izan zen irabazlea Euskerazko Album Onenaren Etxepare Sarian, Silex disko barria dala eta. Igaz Betagarri taldeak jaso eban Etxepareren babesagaz emoten dan hau sari hau.

Entzuleek finalista honeen artean aukeratu eben Oreka Tx-ren beharra: Astiro, Urtz taldearena; Beste Hogei, Jabier Muguruzarena; Hautsi…eta izan zaitez zu, Dambarena; Ken Zazpi & Euskadiko Orkestra Sinfonikoa; eta Silex Oreka Tx-rena. Aizpea Goenaga Etxepareko zuzendariaren eskutik jaso eben saria txalapartariek.

Silex diskoak harrizko txalapartea dauka oinarrian. Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartariek Kalakan hirukotea eta Alosquartet taldeko Xabier Zeberioren laguntzinoa izan dabe lan honetan. Abestien berbak Jon Maiak, Uxue Alberdik, Ernest Alkhatek eta Luis Mari Mujikak idatzi ditue, eta danetan ardatz dira orekea, indarra eta erronkearen kontzeptuak. Behar asko egin behar izan dabe harriak afinetan, eta ohiko makilen ordez kaineberakaz joten dabe txalapartea. Silex diskoko kanta batzuk Herritmo jantza eta musika ikuskizunean entzun daitekez.

Musika Independentearen Sarietan Guadalupe Plata taldea izan zan protagonistea, lau kategorietan saritu eben eta. 2009. urtean sortu ziran sariok, produkzio independenteen aniztasun eta kalidade artistikoa onartu eta erakuteko asmoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu