Durangoko Azokea 'estu eta larri' dago

Bizkaie! 2014-06-10 11:18   Kulturea

Nerea Mujika Gerediaga alkarteko presidenteak eta Aitziber Atorrasagasti kudeatzaileak, Durangoko Azokako arduradun taldeko kideakaz batera, agerraldia egin eben atzo Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskera, Gazteria eta Kirol Batzordean.

Nerea Mujika Gerediaga alkarteko presidenteak eta Aitziber Atorrasagasti kudeatzaileak, Durangoko Azokako arduradun taldeko kideakaz batera, agerraldia egin eben atzo Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskera, Gazteria eta Kirol Batzordean.

Igaz lez, estu eta larri dabilzala esanez hasi eban agerraldi osteko prentsaurrekoa Nerea Mujikak. Azoka egunetarako sei hilebete falta dirala oraindino ez dakie herri erakunde danetatik zenbateko diru kopurua jasoko daben. Aurtengo azokeari begirako egoerea jasangatxa da holan, adierazo eban.

Azokeak izaera estrategikoa daukala nabarmendu zan, euskal kulturearen plaza nagusia izateaz gan, sortzaileen eta kultur industriaren egituratzailea da eta euskal kulturgintzearen erreferente nagusiena Euskal Herrian eta Euskal Herriko mugetatik kanpo. Urtero, 100.000 bisitari izaten ditu Azokeak, eta horrek eragin zuzena dauka gizartean, kulturan eta ekonomian.

Azokearen izaera estrategikoa aldarrikatu eben atzoko agerraldian, ondorioz herri administrazinoari neurriko babesa eskatzen deutsie. Finanziazino handiagoa eta egonkorragoa gura dabe. 2013an aurrekontuaren %43 izan zan laguntza publikoa. Gizartearen babesagaz, estrategikoa dala erakutsi dauen euskal kulturgintzako ekitaldi nagusienak behar dau eta merezidu dau gehiago. Horregaitik, urtero 150.000 euroko inbersinoa eskatzen deutsie Jaurlaritzeari. Jaurlaritzearen laguntzeari 70.000 euro gehitzea eskatu dabe.

Konpromiso finkoa eskatu deutsiegu legebiltzarkideei aurtengo eta datozan urteko azokek finanziazino publiko handiagoa eta egonkorragoa izan deien, ganeratu eban Mujikak.

Aurreko edizinoan, gastuak txikitu arren, 56.000 euroko galerea izan eban. Aurten ezin dabe hainbesteko zulorik sortu, Gerediagako arduradunen esanetan.

Azokako talde antolatzailea ondokoek osotzen dabe: Gerediaga Elkartea, Berbaro Elkartea, Ahotsenea sortzaileen gunea, EuskaltzaleenTopagunea, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea, San Agustin kultur gunea, Azoka TV, Plateruena eta Kabi@.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu